Berriak
Eu

Argentinako kooperatibistak Euskadin

2015.eko maiatzak 18

Argentinako Santa Fe probintziako kooperatiben ordezkaritza batek Euskadi bisitatu zuen gure eredu kooperatiboa bertatik bertara ezagutzeko eta sektore ezberdinetako enpresekin harremanak sendotzeko.

Ordezkaritza argentinarra turismoa, aseguruak, finantzak, nekazaritza eta hezkuntza alorretako hamalau enpresetako kideek osatu zuten. Guztien buru Alfredo Cecchi izan zen, Santa Feko Gobernuko Asoziazionismo eta  Lan Duinerako Idazkariordea.

Ordezkaritzari ongi etorria Ekonomia Sozialerako Zuzendari den Maria Ubarretxenak eman zion, Arrasateko alkate Inazio Azkarragauirzarrekin batera.

Jorratutako agendan Euskadiko Kooperatiben Koordinakundearekin eta Mondragon Koporazioarekin egindako batzarrak azpimarratu behar dira . Horrez gain, Otalora eta Mondragon Unibertsitateko prestakuntza saioak ezagutu zituzten eta Enpresa eta Berrikuntzarako Saiolan Zentroa eta IK4 Ikerlan taldearen azpiegiturak bisitatu. Bukatzeko, bisitaldian zehar ezagututako sektore bakoitzeko enpresekin harremanetan jarri ziren.

Santa Feko kooperatibistek eginiko bisita hau 2014ko uztailean Eusko Jaurlaritzak eta Santa Feko Gobernuak sinatutako gizarte ekonomia lantzeko akordioaren fruitua izan da.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mirenepalacios
    2015.eko maiatzak 20

    Comentario de Twitter:
    Cooperativistas argentinos visitan Euskadi #euskadi http://t.co/nhguWHgAFi

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)