Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Leioako Umore Azokaren aurkezpena Euskadiko Artxibo Historikoan

2015.eko maiatzak 15

17 euskal konpainia egongo dira XVI. Umore Azokan, 12 estreinaldirekin

Joxean Muñoz Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea Leioako Umore azokan aurten parte hartzaile izango diren euskal konpainien programazioaren aurkezpen ekitaldian izan da, Euskadiko Artxibo Historikoaren egoitzan.  Sailburuordearekin batera, aurkezpenean izan dira, Umore Azokaren zuzendari Ana Lopez, eta zenbait euskal konpainiatako ordezkariak ere.    

Joxean Muñozek Azokari Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren babesa erakutsi dio Azokari, eta hilaren 21etik 24ra bitartean Leioara joateko animatu ditu herritar guztiak. Jaialdi honen atzean sektore handi bat dagoela nabarmendu nahi izan du, “sektore bizi bat”, eta horren erakuste, Umore Azokaren aurtengo datuak eman ditu: 17 euskal konpainia parte hartzaile (iaz baino 4 gehiago), eta euskal konpainien 12 estreinaldi. “Baina garrantzitsuena da bizirik daudela, lan txundigarriak eta erakargarriak eginez”, gehitu du. Azkenik, kale ikuskizunen garrantzia azpimarratu du, “arte eszenikoak bizitzeko era oso berezia, eta Eusko Jaurlaritzatik zaindu nahi duguna”. Alde horretatik, Kultura Sailburuordetzak antzerkiaren arlorako ekainaren 8ra arte irekita dituen bi diru-laguntza deialdiak ere aipatu ditu Muñozek.

Aurkezpen ekitaldiaren ondoren, Cielo Raso konpianiako Igor Calonge eta Beñat Urretabizkaia dantzariek euren ikuskizunaren pasarte bat eskaini dute.

Prentsa oharrak atxikitako dokumentuetan:  euskal taldeek Leioako Umore Azokan aurten eskainiko duten programazioarekin osatutako prentsa oharra; eta Eusko Jaurlaritzak antzerkia sustatzeko une honetan irekita dituen bi diru-laguntza deialdien inguruko informazioa.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ana Lopez, Leioako Umore Azokaren zuzendaria; Igor Calonge, dantzaria