Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak pozez hartu du Erregistro Zibilak ez pribatizatzeko Espainiako Gobernuaren erabakia

2015.eko maiatzak 15

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Justizia eta Herri Administrazioko sailburu Josu Erkorekak azaldu du Eusko Jaurlaritzak pozez hartu duela Erregistro Zibilen pribatizazioa geldiarazteko eta bertan behera uzteko Espainiako Gobernuaren erabakia. Ildo horretatik, Erkorekak nabarmendu du ez zegoela adostasunik ez erregistroen arloan, ez epaileen artean, ez autonomia-erkidegoetan, ezta aldaketaren hartzaile izan behar ziren erregistratzaileen artean ere. Horrenbestez, onena atzera egitea zen, sailburuaren ustez.

Bizkaiko Abokatuen Elkargoan egiten ari diren Europako Abokatu Elkargoen Federazioko Biltzar Nagusiaren inaugurazioan izan da Josu Erkoreka, eta han egin ditu adierazpen hauek. Erkorekaren arabera, Erregistro Zibilaren lana Merkataritza Erregistroari agintzeak ez zuen ez hanka, ez buru. 

Halaber, Josu Erkorekak gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak arlo judizialean utzi nahi dituela Erregistro Zibilak, idazkari judizialen ardurapean.  

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)