What the Basque?!
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak San Isidro eguneko ekitaldietan parte hartu du

2015-05-15

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak, Arantxa Tapiak, San Isidro eguna dela-eta antolatutako ekitaldietan parte hartu dute. Hala, Elgoibarren egon dira eta, bertan, bisita egin diete Mausitxa baserriko instalazioei, non bertako familiaren gaztandegiak Idiazabal sor-markako gazta egiten baitu. Gainera, Eibarren, Arrateko Ama Birjinaren Santutegiraino hurbildu dira, han San Isidroko XIII. Aizkolari Txapelketan ari baitziren. 

Prentsari egindako adierazpenetan, Arantxa Tapia sailburuak gogorarazi du San Isidro nekazaritzaren eta abeltzaintzaren sektorearen festa izan arren, «baserriak ez duela bere jarduna gelditzen». Sektorean 15.000 pertsona ari dira lanean eta Eusko Jaurlaritzak horiek profesionalizatzean eta belaunaldi berriari txanda ematean jarri du arreta. 

Gazteak sektorean lanean hastea

Alderdi horri dagokionez, Tapiak balioa ekarri dio hiru foru-aldundien artean abiarazi zen Gaztenek Programari. Orain, hamar urte bete berri ditu eta hamarkada horretan, gazteek aurkeztutako 753 negozio-egitasmo monitorizatu dituzte. Datozen egunotan, Landa ingurunearen garapenerako plana batuko zaio Gaztenek Programari; hain zuzen, belaunaldi berriak prestatzeko, eta lurrak edo finantzazioa eskuratzea errazteko politikak antolatuko dituen plan bat.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)