Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak nazioarteko eragiketen kudeaketa mesedetzeko garraio-esparru berri bat proposatu du

2015.eko maiatzak 15
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Lehendakariak eta Ana Oregik Logistika eta Mugikortasuneko Klusterraren X. urteurrenean parte hartu dute

Iñigo Urkullu lehendakariak garraio-esparru berri bat definitzea proposatu dio Europako Batzordeari, «nazioarteko eragiketen kudeaketa mesedetzeko eta terminal prestatuak garatzeko, non multimodalitateak zehaztasunez eta eraginkorki operatu baitezake». 

Lehendakariak parte hartu du, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregirekin batera, Bilbon ospatu den Logistika eta Garraioko Euskadiko Klusterraren X. urtemugan. Ekitaldian, halaber, honako hauek egon dira: Iñaki Iturrioz, Klusterreko presidentea; Asier Abaunza, Bilboko Udaleko Zirkulazio eta Garraio Saileko zinegotzia; Martín Garitano, Gipuzkoako Ahaldun Nagusia; Izaskun Bilbao eurodiputatua; Fernando Zubillagoa, Klusterreko zuzendari nagusia, eta Bárbara Epalza, Azkuna Zentroko Harreman Instituzionalen arduraduna.

Iñigo Urkulluk nabarmendu du Euskadik kokagune geografiko estrategikoa duela Europako korridore atlantikoan eta jakin behar dugula ziklo ekonomiko berria baliatzen, logistika- eta garraio- gaitasun berriak garatuz. «Euskadi puntu txiki bat da Atlantikoan; gauzei ekiteko orduan, ordea, handiak gara».

Lehendakariak zera azpimarratu du hitzaldian: Euskadiko ekonomian, oso garrantzitsua da garraioa eta logistika, dela esportatzeko, dela inportatzeko, dela ekoizteko garaian; hortaz, Basque Country Logistics markak Euskadiko kalitateko-eskaintza sustatzen betetzen duen zeregina nabarmendu du.

Garraio eta Logistika-sareetan eraginkorragoak izatea abantaila lehiakorra da herrialdeentzat. Euskadin baditugu jakintzak eta estrategia partekatu bat, badakigu nola egin gauzak, eta prest gaude ahaleginak batzeko eta ekonomia-susperraldiaren hasiera baliatzeko, zertarako eta hazteko eta enplegua sortzeko. Horra hor Basque Country Logistics egitasmoaren helburua: gure ahalmen multimodal osoa, garraio-azpiegiturak eta logistika-plataformak bilduko dituen erreferentzia edo label bat izatea. Marka hori sektoreko foro garrantzitsuenetan egon da: Parisen, Bartzelonan, Munichen, Anberesen eta Rotterdamen, adibidez» azpimarratu du Urkullu lehendakariak. 

Euskadik aurrean dituen helburuei dagokienez, Iñigo Urkulluk gogorarazi du itsas-arloan, Bilbokoa dela Kantauriko itsasertzeko CORE porturik garrantzitsuena; horrez gainera, Atlantikoko Korridorearen eta TEN-T oinarrizko sare transeuropeoaren parte ere bada eta horrek Europar Batasunean duen garrantzi estrategikoa bermatzen du. Puntako instalazioak ditu, eta etengabe inbertitzen du horietan; beraz, gero eta handiagoa da erakartzen duen ozeanoz haraindiko trafikoa, eta orain ARASUR sartu du bere lehorreko portuen sarean.

Aireko kargari dagokionez, Urkulluk adierazi du Foronda laugarren dela merkantziak Europara garraiatzen dituen Estatuko karga aireportuen artean eta ezinbestekoa dela Espainiako gobernuak hango Muga Ikuskaritzako Puntua berriz irekitzea eta Forondari H24 sailkapena itzultzea. «Euskadik Foronda behar du, gure enpresa eta industriek karga-aireportu hori egunero 24 orduz irekita egotea behar dute» ziurtatu du.

Plataforma Logistiko Multimodalen Sareari dagokionez, lehendakariak ARASUR, JUNDIZ eta PASAIA – IRUNen zeregina nabarmendu du; izan ere «oinarrizko helburua da azpiegiturak integratzea, kargaren hausturak saihesteko, horrela prozesua arintzeko eta, euskal trenbide-sare berriari esker, baita berau ezerezteko ere». 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)