Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotren Kargok Europara eramateko kargako bi trafiko berri burutu ditu

2015.eko maiatzak 14


Euskotren Kargok joan zen maiatzaren 1ean eta 7an Europara eramateko Merkantzien bi trafiko berri burutu ditu.
 
Ostiralean, maiatzaren 1ean, Santanderreko portua jatorria izanik altzairuzko totxo trafikoa burutu zen, Renfeko zabalera metrikoko sarearen bidez Arizeraino (Basauri), eta hortik Euskotreneko sarearen bidez Kostorberaino (Irun) eraman zen gero handik Europara eramateko. Tren honek, 13 plataformaz osatuta dagoena, 580,5 tona garraiatu zituen. Beste alde batetik, ostegunean, maiatzaren 7an, Galiziatik (Xove) aluminiozko slab trafikoa burutu zen, Renfetik Arizeraino zabalera metrikoko sarearen bitartez. Kasu honetan, trenak 12 plataforma zituen eta guztira 535,5 tona garraiatu zituen.
 
Euskotren Kargok horrela karga trafikoen berreskuratzearen estrategia berresten du, aurtengo urtean bultzatuta izaera desberdineko hiru trafikoekin, urtarrila-martxoa artean burututa. Euskotrenek potentzialtasun garrantzitsua dauka merkantzien operadore bezala, Bilbo-Hendaia linean dauden intermodalitatearen aukeretan batez ere zentratuta. Euskotreneko bere sarean merkantzia Euskotren Kargo diesel-elektriko tren-makina dualen bidez eramaten da.
 
Merkantzien tren zerbitzu hauekin joanerako eta itzulerako ere errepideetatik tona handien zirkulazioa ekiditen da euskal errepideak ibilgailuz pilatuta daudelako. Gainera hori da Europar Batzordeak proposatzen duena. Horrez gain, bezeroentzako sinergia logistika garrantzitsuak lortzen dira izan ere, horiek trafiko mota hauek egonkortu ditzakete.
 
Jarduera hau Basque Country Logistics estrategiaren barruan kokatuta dago, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak zuzenduta, eta bertan Euskotren agente aktiboa da Bilboko, Bermeoko eta Pasaiako Portuekin, Merkataritzako euskal Kamerekin, plataforma logistikoekin eta zenbait sozietate eta enpresa handiekin batera.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko