Berriak
Eu

URAk Añorgako errekastoan uholdeen kontrako babeserako eta sanemenduaren hobekuntza lanak amaitu ditu

2015.eko maiatzak 14
  • 50 hilabetetako lanon ondoren, eta 21,7 milioi euro inbertitu ondoren.

 Donostia-San Sebastián. 2015.05.14. Lanok  Añorgako auzorako lehentasuna zuten hiru ekintza burutu dituzte:

  • Añorgako errekastoaren hustuketa ahalmena nabarmen handitzea Rekalde eta Errotaburu artean, uholdeen eraginak murrizteko.
  • Saneamendu azpiegiturak eraikitzea, ibilguan ematen ziren hondakin-uren isurketak ekiditeko.
  • Eta errekastoaren estaldura gabeko guneen luzera handitzea, ingurumenerako duen onura nabarmenarengatik

Obra hauen xedea, oro har, uholdeen aurka babestea eta saneamendua hobetzea izan da. Uraren Euskal Agentzia sortu zenetik erakunde honek burutako lanik handienetarikoa da, 21,7 milioiko aurrekontuarekin eta 50 hilabeteko iraupena izan du (2008tik2015era).

Egindako lanek ingurumenerako onura nabarmenak ekarri dituzte: auzoaren paisaiaren kalitatea handitu dute, eta Añorgako auzoa biziberritu dute. Izan ere, hirigintza jarduerak berriztatzaileak ahalbidetuko baititu; besteak bestek,  etorkizunean N1 errepide ohia berreskuratzea.

Lan hauei esker Donostiako auzoan hiru helburu nagusi lortu dira.

Alde batetik, ahalmen hidrauliko handiagoa duen ibilgua sortu da. Ondorioz, pertsonek eta auzoko azpiegiturek jasan ditzaketen kalteak gutxitu dira,  eta Añorgako errekastoak uholdeetatik babesteko duen beharrei erantzuna eman zaio:

  • Errekalde eta Errotaburu artean dagoen bidea Oriaren bailara eta Donostia arteko igarobide naturala da eta handik pasatzen da lehen N-1 errepidea zena.
  • Inongo zalantzarik gabe, errepide hori auzoaren arkitektura, hirigintza eta paisaian oztopo nabarmena zen. Gainera Añorgako errekastoan kalte aipagarriak sortzen zituen, azken urteetan errekastoa ia guztiz estali ondoren, estugune, bihurgune eta estalitako tarte asko sortu zirelako, eta  uraren emaria  oztopatzen zutelako. Horiek  eragozpen larriak sortzen zituzten uholde sasoietan.
  • Aurrekontuaren gehiengoa (15.208.936 €) uholdeen aurkako babes lan hauetan inbertitu da.

Beste alde batetik, saneamendu azpiegitura egin da. Haren helburua hondakin urak ibilgura ez heltzea izan da, eta, bide batez, horiek Loiolako araztegira bideratzea, han, itsasora heldu baino lehen.

  • Ingurumenerako onura nabariak dira, eta, horrekin batera, azpiegitura urbanistikoak indartzen ditu, auzoko bizi kalitatea hobetzeko.
  • Izan ere, Añorgako errekastoaren ibilguak, orain arte, auzoko hondakin-urak jasotzen zituen: ez baitzegoen urak eten eta egokiro bideratuko zituen hodi biltzailerik.
  • Lan hauetan Añarbeko Urak erakundea parte hartu du, saneamendu lanen %25a ordainduz.
  • Aurrekontu osoaren 3.959.915 € erabili dira obra hauetan

Azkenik, Añorgako errekastoaren saneamendurako eta uholdeetatik babesteko lan horiekin ibaiaren ibilbidearen egoera ekologikoa nabarmen hobetu da.

  • Obra hauek ibilguak estali gabe duen tartearen luzaera handitu egin dute, hasieran zituen 400 metrotatik gaur egun dituen 1970 metrotara, orotara ibaiak 2550 metro dituela kontuan izanda.
  • Errekastoari estaldura kentzeak hainbat animalia eta landare espezie berreskuratzea ahalbidetuko du, orain arte ikusten ez zirenak (arrain fauna, ibaiertzetan ohikoak ziren anfibioak, erribera guneetako landaredia, hala nola, sahatsak, haltzak, lizarra…)
  • Era berean,  lanon paisaia egokitze aldera,  hainbat landare eta zuhaizka landatu da: 58.000 metro koadrotan 8.900 zuhaitz baino gehiago  eta paisaiaren ingeniaritzako teknikak erabili dira. Horiekin guztiekin paisaia hobetu da, ibilgu zabalagoak eta garbiagoak lortu direlako eta biologiaren ikuspuntutik berreskuratu direlako.

Lan horiek aurrera eramateko- erakunde hauen arteko koordinazio estua izan da: Donostiako Udala, Añarbeko Urak, Gipuzkoa Foru Aldundia, Cementos Rezola, Italcementi, E.T.S eta inguruko bizilagun eta  enpresak eta Uraren Euskal Agentzia.

  • Donostia-San Sebastián obrak aurrera eramateko beharrezkoak ziren lurrak eskaini ditu, lan hauek bateragarri egiteko N1 errepide zaharraren etorkizuneko integrazio urbanistikoarekin.
  • Añarbeko Urak saneamenduko lanak finantzatzeko %25a jarri zuen.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiak, “Infernu” deritzon eremuan,  N-1 errepide zaharraren  eta Makinaria parkearen zonaldetan erasan nabarmenei aurre egin behar izan zien.
  • Diputación Foral de Gipuzkoa, hubo de gestionar una importante afección a la antigua N-1 y al Parque de Maquinaria en la zona del “El Infierno”.
  • Cementos Rezola (Italcementi enpresa) eraitsitako eraikinaren jabea zen. Eraisketa hori ahalbidetzeak posible egin du tarte garrantzitsu batean ubidea estaldura gabe uztea.
  • Lan hauek, zati handi batean, Rekalde eta Añorgan egin ziren trensareen (E.T.S.) banatze lanekin bat egiten zuten. Hori dela-eta E.T.Sk eta URAk hitzarmen bat sinatu zuten , bien lana topo egiten zuen tarteetan horiek batera burutzeko. Erakunde bakoitzak gastuen %50 ordaindu zuten.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)