Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
qrcode

Itzarri BGAE-k %6,92ko errentagarritasuna lostu du 2014ko ekitaldian

2015-05-14

 

  • Lehen hamar urteetan erakundeak 180 milioi euro baino gehiagoko etekina sortu du bere bazkideentzat. BGAEren urteko batez besteko errentagarritasuna % 4,75ekoa da, KPIa baino % 2,98 handiagoa, alegia.
  • Erakundeak 554 milioi euroko ondarea du, eta 31 milioi eurotik gora handitu da 2014an.
  • Euskadiko inbertsioa 117 milioi eurokoa da, ondare osoaren % 21,20; horrenbestez, EAEko inbertsio handiena duen BGAEetako bat da gaur egun.

Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundearen Ohiko Batzar Nagusia Gasteizen bildu da ostegun honetan, eta ezagutzera eman du Itzarri BGAEren urteko kudeaketa-balantzea, zeinak gobernu-organo gorenaren babesa eta onarpena jaso baitu.

Itzarri BGAEk 10 milioi euroko ondarearekin ekin zion bere egitekoari, 2005eko apirilean; 2014ko abenduaren 31n, 554 milioi eurokoa zen ondarea. 2013ko ekitaldiaren aldean, % 5,92 igo da. Erakundeak Euskadiko Administrazio Orokorreko eta Erakunde Administrazioko 92.691 langile hartzen ditu.

Lehen 10 urteetan, Itzarrik % 4,75eko urteko batez besteko errentagarritasuna lortu du, KPIa baino % 2,98 handiagoa, alegia. Errentagarritasun horrek 180 milioi eurotik gorako etekina ekarri die bazkideei.

Erakundeak Euskadirekin duen konpromisoa nabarmentzen da; 117 milioi euro baino gehiago ditu, ondare osoaren % 21,20. Horrenbestez, EAEko inbertsio handiena duen BGAEetako bat da gaur egun:

EUSKADIKO INBERTSIOAK 2014/12/31N

Milaka eurotan

%

EUSKO JAURLARITZAREN ZORRA

63.103

% 11,4

TUBACEX

13.798

% 2,5

CIE AUTOMOTIVE

12.955

% 2,3

BBVA

5.892

% 1,1

IBERDROLA

5.160

% 0,9

LABORAL KUTXA

4.731

% 0,9

TUBOS REUNIDOS

4.617

% 0,8

CAF

2.116

% 0,4

MASMOVIL IBERCOM

1.389

% 0,3

IKE-EN ZEHARKAKO PARTAIDETZA

3.722

% 0,7

GUZTIRA

117.483

 % 21,20

 

Itzarrik lehen hamar urte hauetan lortutako errentagarritasunari eta egitura-gastu txikiei esker (ondarearen % 0,24, sektoreko txikienetakoa), bazkideen borondatezko ekarpenak % 41 hazi dira, eta beste BGAE batzuetatik egindako intsuldaketak ia lau aldiz handiagoak izan dira 2014an.

 

ITZARRI BGAE-REN ERRENTAGARRITASUN HISTORIKOAK

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2005

2006

2007

2008

2009

2010 

2011 

2012 

2013

2014

 

 

% 3,41

% 5,23

% 3,75

-% 4,44

% 5,55

% 3,66

-% 3,26

% 11,18

% 11,90

% 6,92

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

                         

2014ko ekitaldian ordaindutako prestazioaren guztizkoa 8.814 mila euro izan da –ondarearen % 1,60–. Honela banatu da: erretiroagatik, 7.045 mila euro; ezintasunagatik, 966 mila euro; heriotzagatik, 629 mila euro; eta langabeziagatik, 174 mila euro.

*INFORMAZIO GEHIAGO ITSATSITA DAGOEN DOKUMENTOAN

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)