Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Hezkuntzako 300 profesionaletik gora Getxolinguae 2015 jardunaldian, hizkuntza proiektuak partekatzen

2015.eko maiatzak 13

Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek, hizkuntza proiektuen arloko  euren jarduera egokiak azalduko dituzte gaur arratsaldeko saioetan

“Hizkuntza proiektua: eskolako hizkuntzak birpentsatzen” izenburupean, eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak antolaturik, Euskadiko ikastetxeetako 300 hizkuntza-irakasle baino gehiago elkartu dira gaur Getxolinguae 2015 jardunaldian, goiz eta arratsaldeko saioetan, Getxoko Igeretxe hotelean. Irakasleekin batera, jardunaldian parte hartzaile dira Arantza Aurrekoetxea Hezkuntza sailburuordea, Begoña Garamendi, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria, Maite Alonso, Euskadiko Eskola Kontseiluaren presidentea, eta baita hezkuntza berriztatzean diharduen hainbat profesional ere. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak bultzatzen duen Heziberri 2020 Planaren baitan kokatzen da.

Ikastetxeetako hizkuntza proiektuak birpentsatzea helburu hartuta, irakaskuntzako profesionalek aztertuko dituzten gaien artean daude, besteak beste, hizkuntzaren ikaskuntzan eta irakaskuntzan didaktikak eta metodologiak duen pisua, edo edukiak gure hizkuntzetan nahiz atzerriko hizkuntzetan lantzen direnean aintzat hartu beharreko alderdiak.  

Goizeko saioetan, hizkuntza proiektua garatzeko alderdi praktikoak, aspektu didaktiko-metodologikoak, eta eleaniztasunari lotutako ikerketen emaitzak izan dira entzungai. Arratsaldeko saioetan, berriz, ikastetxeen jarduera egokiak azalduko dira. Jarduera egoki hauek abiapuntu izan daitezke gainerako ikastetxeetan ere hizkuntzak eta hizkuntzetan egiten dena birpentsatzen hasteko eta, hartara, Hizkuntza Proiektua garatzeko. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek partekatuko dituzte euren jarduera egokiak eta esperientziak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)