Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Eusko Jaurlaritzak 30 euskal upategi baino gehiagoren partaidetza babestu du FENAVIN 2015ean

2015.eko maiatzak 13
  • Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz FENAVIN azokan egon da, Ciudad Realen, Euskadiko 31 upategien presentzia babesteko
  • Euskadiko bertako produktua eta kalitatekoa hobeto saltzen eta bultzatzen laguntzea da Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailak elikagai industria indartsu, lehiakorra eta estrategikoa sustatzeko duen funtsezko estrategia

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailak, Merkataritza Ganberekin batera, hogeita hamar upategi baino gehiagok Fenavin azokan batera parte hartzea antolatu du, exekutibo autonomoa nekazaritzako elikagaien industriari laguntzeko egiten ari denaren beste elementu bat gisa, industria horren sustapena eta balioespena baita legegintzaldi honetako zutabeetako bat. Bittor Orozek, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Euskadiko estanda bisitatu du, non Arabako Errioxako upategiak, Txakolinaren hiru Jatorri Izendapeneko upategiak eta ABRA eta ARAEX elkarteak presente egon diren.

Fenavin azoka Ciudad Realen egiten ari da eta maiatzaren 14ra arte iraungo du, eta ardogintza eta mahastizaintzako sektorearen erreferentziako topalekutzat hartzen da; horregatik, bai euskal erakundeek bai euskal upategiek garrantzitsutzat jotzen dute bertan parte hartzea, sektorea maila nazionalean eta nazioartean bultzatzeko. Aurten azokaren zortzigarren edizioa da, eta lehenengo edizioa egin zenetik beti egon da kanpoko negozioan espezializatuta. 2013an 58 herrialdetako 3.052 erosle egon ziren azokan.

Eusko Jaurlaritzaren ustez horrelako ekitaldiak lagungarri izan daitezke euskal produktua, tartean Arabako Errioxako ardoa, desberdintzeko eta hobeto posizionatzeko, hain justu, Eusko Jaurlaritzak bertako produktuei eta kalitateko produktuei lotutako elikagaien industria indartsua, lehiakorra eta iraunkorra garatzeko duen estrategiaren funtsezko ildoetako bat.

FENAVIN 2015EKO PARTE HARTZAILEAK

  • ALTÚN
  • ARABAKO TXAKOLINA, S.L.
  • ARAEX ARABAKO ERRIOXA
  • ARABAKO ERRIOXAKO UPATEGIEN ELKARTEA (ABRA)
  • ASTOBIZA TXAKOLI
  • TALLERI UPATEGIA – TXAKOLI BITXIA
  • BAIGORRI UPATEGIAK
  • COVILA UPATEGIAK
  • HEREDAD DE ADUNA UPATEGIAK
  • LANDALUCE UPATEGIAK
  • LARCHAGO, S.A. UPATEGIAK
  • LOLI CASADO UPATEGIAK
  • ONDALAN UPATEGIAK
  • CASADO MORALES UPATEGIAK ETA MAHASTIAK
  • PUJANZA UPATEGIAK ETA MAHASTIAK
  • COMPAÑON ARRIETA
  • CÓRDOBA MARTINEZ
  • EXBA 7
  • FERNANDO REMIREZ DE GANUZA
  • GARCIA DE OLANO
  • GIL BERZAL
  • GOMEZ DE SEGURA
  • GORKA IZAGIRRE
  • HIRUZTA TXAKOLINA
  • OSTATU
  • PAGO DE LARREA
  • PAGOS DE LEZA
  • SEÑORIO DE ARANA
  • TXAKOLI AGERRE
  • TXAKOLI UNO
  • TXAKOLI UPAINGOA
  • VIÑASPRAL

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)