Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
qrcode

Ángel Toñak kultura ekintzailea bultzatzearen alde egin du Gaztenpresaren 2014ko emaitzak aurkezteko ekitaldian

2015-05-13

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toñak gaur goizean hartu du parte Gaztenpresaren 2014ko emaitzen aurkezpenean. Laboral Kutxaren Bilboko egoitzan egindako ekitaldian, Gaztenpresa Programaren bitartez kultura ekintzailea sustatzeko Lanbiderekin eginiko hitzarmena aurkeztu du Toñak. Programa horrek 230.000 euroko diru-laguntza emango du 2015ean enpleguaren arloko ekimen berritzaileak garatzeko, enpresak mantentzeko eta langabetuentzat lan-aukera berriak sortzeko.  

Helburua, Toñaren arabera, 1.500 diagnostiko-ekintza egitea eta 550 enpresari laguntzea da; ondorioz, 990 lanpostu sortuko dira. Sailburuak gogorarazi du ekiteak eraman duela Euskadi, besteak beste, ongizate- eta garapen-maila hauek lortzera. Ángel Toñak kultura ekintzailea sustatuz «izan ginena berriz ere izatea»ren alde egin du, eta Gaztenpresa Fundazioaren bitartez hori lortuko dugula ziurtatu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)