Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Arabak eta Gipuzkoak ikuskari europearrei erakutsi diete Caicedo Yuso-Arreo, Jaizkibel eta Usabelartzako hezeeguneen mantentze eta lehengoratze lanak

2015.eko maiatzak 12
  • LIFE-TREMEDAL proiektuak Europako Batzordearen bisita jaso du, hezaguneen egoera aztertze aldera.

Europako Batzordeko arduradun tekniko eta finantzarioek LIFE-TREMEDAL proiektua bisitatu zuten ondo doala ikuskatzeko. Horretarako, sortutako dokumentazio guztia kontsultatu eta Belateko zohikaztegia bisitatu zuten, Nafarroan egin diren jarduketen leku adierazgarrienetako bat baita. Batzordeak zohikaztegiaren egoera baieztatu ahal izan du, bai eta LIFE+TREMEDAL proiektuaren baitan egindako lanen ondoren izan duen bilakaera baloratu ere.

Euskal Autonomia Erkidegoko bazkideek (Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak (Uraren Euskal Agentzia eta HAZI Fundazioa) Caicedo Yuso-Arreoko lakua, Araban, eta Jaizkibel eta Usabelartza guneak, Gipuzkoan, kontserbatzen eta lehengoratzen egindako lanen emaitzak erakutsi ahal izan dituzte.

LIFE programa Naturaren kontserbaziorako proiektuak finantzatzeko Europar Batasunak duen tresna bat da. LIFE TREMEDAL proiektuak 2,8 M€-ko aurrekontua du Kantauriko itsasoko ertzean dauden barnealdeko hezeguneak lehengoratu eta kontserbatzeko. Zenbateko horren %50 EBak jarritako diruarekin finantzatzen da (LIFE Programa) eta gainerako %50a bazkideen ekarpenekin. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokion aurrekontu zatia 1,07M€-koa da.

LIFE TREMEDAL proiektua

Urak garrantzia dueneko habitatak dira proiektu honetako protagonistak. Kasu batzuetan uraren presentzia nabarmena da, lakuetan eta urmaeletan, esaterako. Beste kasu batzuetan, berriz, ura justu lur azpian dago eta ez da ikusten. Halere, kasu horietan uraren eragina erabakigarria da, bertan bizi diren landare eta animalia motak baldintzatzen dituelako. Zohikatz inguruneen eta leku hezeen kasua da.

Gaztelerazko TREMEDAL hitza, leku batzuetan, zohikaztegi eta istildu daitezkeen beste lur batzuei buruz hitz egiteko erabiltzen da; hau da, gainean ibilita “dardar egiten duten” lurrak aipatzeko. Balio ekologiko handiko habitatak dira, kokatuta dauden lekuetan bizi direnekin eta haien kultura eta bizimoduarekin harreman estua dutenak, eta alderdi horiek ere aztertzen dira proiektu honetan. Gune horietaz hitz egitean gazteleraz gehien erabiltzen den terminoetakoa “trampal” da, euskarazko istinga, alegia. Izan ere, leku horietan pertsonak edo abereak erraz gelditzen dira trabatuta, ez aurrera ez atzera.

TREMEDAL EAEn

Hiru dira proiektuaren xede diren euskal hezeguneak: aipatutako Caicedo-Yusoko lakua, Arreoko lakua izenez ere ezagutzen dena, eta Gipuzkoako Jaizkibel eta Usabelartza guneak.

Jaizkibel. Kostaldeko mendi horren geologiak oso baldintza bereziak sortarazten ditu leku txiki batzuetan, non, urte osoan ur asko dagoenez, bi ekosistema mota baitaude: batetik, istinga azidoak eta, bestetik, zohikaztegi karetsuak. Bi ekosistemetan zonalde horietan bizirik irauteko espezializatuta dagoen flora eta fauna dago, eta horietako batzuk, gainera, mehatxatuta daude.

Usabelartza. Gune hau Adarra mendiaren igoeran dago, Andoaindik hurbil, eta Gipuzkoako zohikaztegi bakarra dago bertan. Jaizkibeleko istinga azidoen antzeko ezaugarriak ditu, baina, kasu honetan, metro eta erdi baino gehiago sakonera duen zohikatz jalgipena eratzen da.

Caicedo Yusoko - Arreo lakua. Euskal Herriko laku natural bakarra Arabako Gesaltza-Añana herritik hurbil dago eta igeltsuekin eta beste gatzekin eraketa geologikoan oinarritutako hidrogeologiko-sistema baten zati da. Hemen, lakua bera, zenbait iturburu gaziak eta hainbat mendeetan merkataritzako ustiapen giza erabili ziren gatzagak nabarmentzen dira.

Hezegune horiek ezinbestekoak dira bertan dagoen biodibertsitate biologikoagatik edo landare eta animalien espezi ugarik behar-beharrezkoak dituztelako bizirik irauteko. TREMEDAL proiektuaren helburua da ekosistema horien kontserbazio egoera hobetzea, eta horretarako aurreikusita dago abereen sarrera arautzea, landare eta abere exotikoak kentzea, hondatutako habitatak berreskuratzea eta lehortu egiten duten drenaiak kentzea, besteak beste.

Azpimarratzekoa da Arreoko lakuan aurreikusita dagoen ahalegina, izan ere, 12 hektarea baino gehiago erosi dira bertan, lakuaren inguruan babes perimetro bat sortzeko asmoarekin. Kontserbatzeko eta berreskuratzeko lanen helburu nagusiak dira habitaten berriztatzea, espezie inbaditzaileak ezabatzea eta sistemaren funtzionamendu hidrologikoaren jarraitzea.

Proiektuko bazkideak

  • EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA: Arabako Foru Aldundia eta HAZI Fundazioa, Gipuzkoako Foru Aldundirako eta Ur Agentziarako erakunderako ekintzak gautzatzen dituena.
  • NAFARROA: Gestión Ambiental de Navarra S. A.
  • ASTURIAS: Oviedoko UnibertsitateaGALIZIA: TRAGSA eta Santiago de Compostelako Unibertsitatea.
  • GAZTELA ETA LEON, ASTURIAS ETA KANTABRIA: Europako Mendietako Parke Nazionalaren autonomia erkidegoen arteko Partzuergoa.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)