Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Euskadiko fundazio eta elkarteek dagoeneko online aurkeztu ditzakete beren liburuak legaztatzeko

2015.eko maiatzak 14
  • Izapide berriak nahitaezko kudeaketa hori erraztu eta arindu nahi die Euskadin erregistratuta dauden 636 fundazio eta 21.812 elkarteei.
  • Horrela, Jaurlaritzak aurrera egiten du herritar, enpresa eta edonolako erakundeen eta Euskadiko Administrazio Publikoaren arteko harremanean 2016rako papera desagerrarazteko konpromisoari dagokionez.

Eusko Jaurlaritzak, www.euskadi.eus web atari ofizialaren bitartez, online kanal bat abiarazi du Euskadiko elkarte eta fundazioek paperean aurkeztu beharrik gabe legeztatu ahal izateko beren liburuak, honek fundazioek zein elkarteek beraien libururen bat betetzen dutenean sigilua ematea esan nahi du. Izapide hori nahitaezkoa da, fundazio eta onura publikoko elkarteen kasuetan urteko kontuak eta aurrekontuak aurkezteko betebeharra bezala; 2014az geroztik, horiek ere online aurkeztu daitezke.

Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzak aurrera egiten jarraitzen du Administrazio Publikoa arinagoa, efikazagoa eta efizienteagoa izan dadin lortzeko konpromisoan.

Ildo horretatik, Jaurlaritzak 2016 urtea finkatu du herritar, enpresa eta bestelako erakundeen eta Administrazio Publikoaren arteko nahitaezko harremanean papera desagerrarazteko epemuga gisa. Data horretarako, digitalak izan beharko dira Administrazio Publikoan sartzen diren agiri guztiak; Administrazioan artatzen diren herritarrek dokumentuak paperez eman arren, dokumentuak eskaneatu egingo dira eta paperak izapideak egiten dituztenei itzuliko zaizkie.

Era berean, 2016 urterako, herritarrek Administrazioarekin egin beharreko izapide guztiak online egiteko aukera ematea aurreikusi du Jaurlaritzak; gaur egun, % 60 inguru egin daitezke.

EUSKADIKO FUNDAZIO ETA ONURA PUBLIKOKO ELKARTEEN SEKTOREA

Gaur egun, 636 fundazio eta onura publikoko 236 elkarte daude Euskadin erregistratuta. Iaz kontuak aurkeztu zituzten halako erakundeen datuen arabera, 16.700 langiletik gora dihardu sektorean, eta 1.000 bat milioi euroko jarduera-gastua eragiten dute urteko.

Azkentzen ari den Fundazioen Lege Aurreproiektuaren bitartez, Eusko Jaurlaritzak fundazioen sektorea eguneratzeko eta modernizatzeko asmoa du. Aurreikusi duenez, dokumentua uda baino lehen onartu eta bidaliko du Legebiltzarrera.

 

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @VG_participa
    2015.eko uztailak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @programassusper: Fundaciones y asociaciones de Euskadi ya pueden presentar sus libros de manera online para legalización http://t.co/kj

  • @programassusper
    2015.eko uztailak 13

    Comentario de Twitter:
    Fundaciones y asociaciones de Euskadi ya pueden presentar sus libros de manera online para legalización http://t.co/kjMElJoMRk vía @gananzia

  • @Stayandjob
    2015.eko maiatzak 18

    Comentario de Twitter:
    Fundaciones y asociaciones de Euskadi ya pueden presentar sus libros de manera online para legalización http://t.co/kMYKybmMxF vía @gananzia

  • @gananzia
    2015.eko maiatzak 15

    Comentario de Twitter:
    Las fundaciones y asociaciones de Euskadi ya pueden presentar sus libros de manera online para su legalización http://t.co/6bQ0YKFuLa

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)