Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

181 milioi euro ikastetxe publikoetako jantokietarako. (2015-05-12(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015-05-12

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastu baten kontratua baimentzeko, kudeaketa zuzeneko jantokia duten Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpeko ikastetxe publikoei prestatutako bazkariak, lehengaiak eta antzeko zerbitzuak ematearen kontzeptuan, 2015/16 eta 2016/17 ikasturterako.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak proposatuta, gaurko bilkuran bazkari prestatuetarako, lehengaietarako eta hornidura horren moduko zerbitzuetarako 181 milioi euroko gastu-baimena onartu du, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpe dauden kudeaketa zuzeneko jantokiak dituzten ikastetxe publikoetarako.

2015/2016 eta 2016/2017 ikasturtetan euren jantokiak zuzenean kudeatuko dituzten ikastetxe publikoak 500 inguru izango dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan