Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

6,55 milio euro unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako informatikarako. (2015-05-12(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015-05-12

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastu baten kontratua baimentzeko, Euskadiko Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen eta irakaskuntzari laguntzeko zerbitzuen sistema informatikoen mantentze eta euskarria kudeatzeko.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak proposatuta, gaurko bilkuran 6,55 milioi euroko gastu-baimena onartu du, Euskadiko Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeen eta irakaskuntzari laguntzeko zerbitzuen sistema informatikoen mantentze eta euskarrien kudeaketarako kontratua baimentzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan