Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Jaurlaritzak bidea eman die Lanbideren kudeaketa planei. (2015-05-12(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko maiatzak 12

Erabakia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2013-2016 Plan Estrategikoari buruzko "2014ko Urteko Kudeaketa Planaren" eta "2015eko Urteko Kudeaketa Planaren" urteko egoeraren txostena ezagutzera ematen dituena.

LABURPENA

Gobernu-kontseiluak bidea eman dio Lanbideren 2015 urteko kudeaketa-planari, Legebiltzarrean aurkez dezan. Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toñak, halaber, 2014 urteko kudeaketa-planaren egoera-txostena aurkeztu die gainerako gobernu-kideei.

Bi agiri horiek 2013-2016 aldirako Plan Estrategikotik eratorritakoak dira eta Lanbideren administrazio-kontseiluak iragan martxoaren erdialdera onartu zituen. Bietan da pertsona helburu, batez ere enplegurik ez duena eta gizarteratzeko edo laneratzeko zailtasun bereziak dituena, eta bietan daude jasota Lanbidek lan-gaikuntzan, enplegurako prestakuntzan eta diru-sarrerak bermatzeko errentaren eta etxebizitza-prestazio osagarriaren kudeaketan egindako jarduerak eta hartutako neurriak.

Lanbideren 2015eko jardueren programazioak honakoei emango die garrantzia: berrikuntza, pertsonei eta enpresei balioa ematen dieten gizarte- eta enplegu-politiken gaineko proiektuen bitartez; gizarte-kohesioa, laguntzen eta zailtasun berezia duten taldeen laneratzearen kudeaketa eraginkorragoa eginez; orientazioa eta gertutasuna, pertsonak eta enpresak Lanbideren jardueraren erdigune bihurtuta gero eta zerbitzu hurbilagoak eta pertsonalizatuagoak eskaintzeko; lan-bitartekaritzaren eta prestazio publikoen kudeaketaren eraginkortasuna handitzea; eta azkenik, jarduera ekonomikoan, enpleguan, prestakuntzan eta gizarteratzean jarduten duten hainbat eragile publiko eta pribaturekin parte-hartzea eta lankidetza sustatzea, adostasuna eta hitzarmenak oinarri hartuta betiere.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau