Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Milioi bat euro gazteentzako prestakuntza eta enplegua txandakatzen dituen HEZIBI programarentzat. (2015-05-12(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko maiatzak 12

LABURPENA

Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak hala proposaturik, Gobernu Kontseiluak milioi bat euroko aurrekontu-saila onartu du gazteentzako prestakuntza eta enplegua txandakatzen dituen HEZIBI programa finantzatzeko.

Enplegu eta Hezkuntza sailek lanbide-heziketa suspertzeko elkarrekin garatutako programa bat da, enpleguarekin txandakatuta LHko titulu bat edo profesionaltasun-ziurtagiri bat lortzeko, prestakuntza eta ikaskuntzako modalitatearen bidez.

Lanbide-heziketako ikasleei eta gazte langabeei zuzendutako programa, hain zuzen, enpresako lan-jarduera ordainduarekin txandakatua. 2014an, 375 gaztek ikasi zuten enplegua eta prestakuntza txandakatzen dituen Hezibi modalitatean.

Honako hauek eskatu ahal izango dituzte diru-laguntzak: EAEn lan-zentroren bat duten enpresek, pertsona fisikoek eta pertsona juridikoek, bai eta Hezibi modalitatean enpleguarekin txandakatuta profesionaltasun-ziurtagiriak ematen dituzten Prestakuntza Zentroek ere.

Proiektuek, oro har, urtebeteko iraupena izaten dute, baina hiru urtera arte ere irits daitezke.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau