Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

12,5 milioi Bergaran Lanbide Heziketako Institutuaren eraikin berria eraikitzeko. (2015-05-12(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko maiatzak 12

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako aurrekontua duen kontratua baimentzen duena, Bergarako IEFPS Miguel Altuna GLHBI Lanbide-Heziketako Ikastetxe Berria (Gipuzkoa) eraikitzeko obrak finantzatzeko.

LABURPENA

Gobernu kontseiluak gaurko bileran Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez ,12.450.594,84 euroko gastu-baimena onartu du, Bergarako Migel Altuna Lanbide Heziketa Instituturentzako eraikin berria egiteko.

Eraikin berria Bergarako San Martin auzunean kokatukoda, eta egun Bergarako erdigunean dagoena ordezkatuko du. Bi eraikin izango dira gune berrian: bata tailerrak hartuko dituen eraikina (Elektrizitate eta Mekanika zikloak), eta bestea ikasgelak, zuzendaritza eta Administrazio Zikloa hartuko dituena.

Eraikitako 9.719, 42 m izango ditu guztira Lanbide Heziketako Migel Altuna Institutu berriak, eta besteak beste, instalazio hauek metro koadro horietan: Elektrizitate Ziklorako 7 tailer-ikasgela (sistema automatikoen tailerrak, instalazio elektrikoenak, elektrizitate tailerrak, azpiegitura tailerra, sistema elektrikoena eta ikasgela teknikoak), Mekanika Ziklorako 12 tailer (automatismoenak, mekanizatuenak, soldaketa eta galdaragintza, CNC zenbaki kontrola, eraikin metalikoak, eta entsegu laborategiak), Administrazio Ziklorako 8 tailer-ikasgela (informatika gelak, administrazio tailerrak, kudeaketa gelak), erabilera anitzeko 12 ikasgela eta liburutegia.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak gehienez ere 15 eguneko epean argitaratuko du eraikin berriaren lanen lizitazio iragarkia.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau