Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak berrikuntzarako, merkatu berriak irekitzeko eta inbertitzeko garaia dela baieztatu du enpresarien aurrean

2015.eko maiatzak 13
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Gaur arratsaldean, Iñigo Urkullu lehendakaria Bilboko Euskalduna Jauregian egon da, Bizkaiko Enpresarien Konfederazioaren (CEBEK) Batzar Nagusian, hain zuzen, Arantxa Tapia eta Ángel Toña sailburuekin batera. Batzarrari amaiera Urkulluk eta Cebek-eko presidenteak, Iñaki Garciuñok, eman diote.

Bere hitzaldian, lehendakariak berriz adierazi du euskal ekonomiak gora egingo duela aurten, eta enplegua sortzeko behar adina egingo duela gora. Horregatik, Urkulluk, «zuhurtasunez bada ere», ikuspegi positiboz begiratzen dio etorkizunari eta «aurrerapausua emateko unea dela» ziurtatu du enpresen aurrean. Esan duenez, une egokia da «berritzeko, merkatu berriak irekitzeko eta inbertitzeko». Eusko Jaurlaritzak gogor egingo du lan merkatuetan konfiantza eragiteko eta Euskadi erakargarria izaten jarraitu dezan.

Lehendakariak baieztatu du Jaurlaritzak bere politika ekonomikoarekin jarraituko duela, industria babestuz, zeren eta «enpresek aberastasuna eta enplegua sortzen dute eta gizarte-zerbitzuak bermatzen laguntzen dute». Lankidetza eta akordioa oinarri dituen politika ekonomikoarekin jarraitu ere; enpresak bezalaxe –enpresari, zuzendari eta langileek eratuak– «herrialdea ere denon artean eraikitzekoa da» eta. 

Azkenik, lehendakariak erreferentzia egin dio enpresetan gazte prestatuak sartzeak dakarren aukerari. Garrantzitsua da proiektu eta inbertsioak erakartzeko lan egitea; baita, ordea, gazteei aukerak eskaintzeko ere.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2015.eko maiatzak 14

    animo @iurkullu estoy a su lado a por todas yo tengo evento esta tarde

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)