Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzak sektore-mahaiarekin bilera egiteko data berria adostu du sindikatuekin

2015.eko maiatzak 11

Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariak, José María Armentiak, gaur arratsaldean jakinarazi du Osakidetzako sindikatuekin bihar (asteartea) goizean egitekoa zen sektore-mahaiaren bilera datorren maiatzaren 26an egingo dela.

Armentiak adierazi duenez, «Osakidetzarentzat oso garrantzitsua da 1.014 lanpostuko lan-eskaintza publikoa martxan jartzea; beraz, ildo horretatik sindikatuek egin diguten eskaerari erantzunez, biharko (asteartea) sektore-mahaia ezeztatzea eta bi aste barru egitea adostu dugu». 

Jose María Armentiak berriz esan du negoziazio globala zabalik jarraitzen duela, baina datorren maiatzaren 26ko foroan 2014-2015 lan-eskaintza publikoaren oinarriak mahaigaineratuko direla, zeren eta legeak aldi horretarako onartzen duen lanpostu kopuru maximoa eskainiko da lan-eskaintza publikoan eta kopuru nabarmena da. Eta azpimarratu du: «Gure helburua da 2014-2015 lan-eskaintza pubikoa lehenbailehen abiaraztea, konpromiso sendoa baitugu enplegu publikoarekin: gure asmoa da azterketak urte amaiera baino lehen egitea»

 

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 11

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)