Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Jardunbide egokiak elkartrukatzeko proiektu europarretan kide diren ikastetxeak euren esperientzia azaltzen ari dira Bilbon

2015.eko maiatzak 11

Euskadiko zortzi ikastetxe ari dira parte hartzen proiektu europar hauetan. Hezkuntza berrikuntzarako lankidetza eta jardunbide egokien elkartrukea dira ardatzak

Gaur hasi eta bihar bukatu (maiatzaren 11n eta 12an), Bilboko Migel Unamuno Institutuan 120 irakasle inguru bilduko dituen jardunaldia burutuko da, Estatuko hainbat autonomia erkidegotakoak, berrikuntzarako lankidetza eta jardunbide egokien elkartrukearen inguruan dituzten esperientziak azaltzeko. Lehen eta Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ikastetxeak dira –horietan zortzi Euskadikoak-, ikasturte honetan zehar eta euren proiektua garatzeko Europatik finantziazioa lortu ondoren, Europako elkarte estrategikoen sareetan parte hartzen ari direnak. Hau da, Europako beste ikastetxe batzuekin hezkuntza berriztatzearen inguruko euren jardunbide egokiak partekatzen dituzte, elkarlanerako elkarte estrategikoak deiturikoak osatuz. Ekintza hau Europako Erasmus + programaren baitan kokatzen da, euskal ikasleen artean dimentsio eta ikuspuntu europarra lantzeko helburua duen Erasmus + programan.

Jardunaldien inaugurazio ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berriztatzeko zuzendari Begoña Garamendik hitz egin du, eta zera azpimarratu du:  Erasmus + programak ikasle nahiz irakasleei eskaintzen dizkien aukerak, bai mugikortasun eta formazio aldetik, bai eta elkarlanetako elkarte estrategikoak osatzearen ikuspegitik. “Gure ikasleek beharrezko gaitasun guztiak lor ditzaten nahi dugu, bai ahoz eta bai idatziz, pertsonen arteko elkar ezagutza hobetzeko, ideia trukeak errazteko, eta kulturen arteko elkar ulertzea iristeko. Hau da, gero eta gehiago ertz guztiak elkarrekin  harremanean dituen munduan bizitzeko beharrezko diren gaitasunak”, azaldu du.

Era berean, ikastetxeen artean jardunbide egokiak partekatzea zein den garrantzitsua ere nabarmendu du Garamendik, ikasle, irakasle, kudeaketa, antolaketa nahiz lidergoari lotutako praktika egokiak partekatzea. “Ikasleen bikaintasunerako bidean lagungarri izan daitezke, eta azken finean, hezkuntza sistemaren hobekuntzarako”, baieztatu du zuzendariak.

Azkenik, Garamendik gogora ekarri du, ikasle bakoitzaren garapen pertsonala zehaztua dagoela Eusko Jaurlaritzaren Heziberri 2020 Planean. “Plan hau egiterakoan aintzat hartu dira 2020rako Europako hezkuntza-helburuak, legealdi honetarako Eusko Jaurlaritzak duen hezkuntza-politika eta euskal hezkuntza sistemaren emaitzak. Euskal hezkuntza sistemak dagoeneko lortu ditu 2020rako Europak ezarritako helburuak, eta hobekuntza kualitatiboen bidez, hobekuntzara begira ari da orain lanean, ahalik eta ikasle kopuru handiena bikaintasunera iristea helburu hartuta”, gogorarazi du.

Euskadiko 8 ikastetxe ari dira Europako beste zentro batzuekin praktika egokiak partekatzen:

IES LAUDIO BHI.  It´s my life, it´s my choice” izeneko proiektua koordinatzen ari da (3 urteko proiektua). Herbehereak, Suedia, Turkia, eta Tahitiko beste ikastetxeek hartzen dute parte bertan. Gizarte global eta aldakorrean, gaur egun nahiz etorkizunean beharrezko izango dituzten gaitasunen inguruan ikasleen gogoeta eragin nahi du proiektuak, hiru gai ardatz hartuta: osasuna, elikadura eta harreman pertsonalak. Lanerako hizkuntza ingelesa da.

S. PELAYO IKASTETXEA (Ermua-Bizkaia): “Act in Europe” izeneko proiektuan kide da (2 urteko iraupeneko proiektua). Austriako ikastetxe baten koordinaziopean, Eslovenia, Hungaria, eta Alemaniako ikastetxea ere ari dira proiektu honetan. Proiektuaren helburua da, ikasleei artean gogoeta eragitea gai hauen inguruan: unibertsitate-ikasketak burututakoan, lan bila hasi ala atzerrian trebatzeko aukera aztertzea, eta batez ere, horretarako behar izango dituzten gaitasunei buruzko gogoeta. Lanerako hizkuntza alemana dute.   

MARIA REINA ESKOLA (Donostia): “It Or Not It?” Reaching Our Goals Equipped With Modern Tools” egitasmoko kide da. Txekiar Errepublikako ikastetxe baten koordinaziopean Polonia, Txipre eta Kroaziako ikastetxeak ere partaide dira. Gaitasun teknologikoen eta sozialen inguruko gogoeta piztu nahi du proiektuak ikasleengan, eta konpetentzia horien hobekuntzan sakondu, hezkuntza metodologien elkartrukearen bidez. Lanerako hizkuntza, ingelesa.

IES MIGUEL UNAMUNO BHI  (Vitoria-Gasteiz): “Erasmus Minus Bullying. Practices In Prevention And Intervention In European Schools” egitasmoko kide da. Greziako ikastetxe batek koordinatzen duen proiketu honetan Alemania, Polonia, Finlandia, Errumania, Turkia, Italia, Belgika eta Bulgariako ikastetxeak ere badaude. Ikasleek bullying-aren prebentziorako behar dituzten konpetentziak garatzea da helburua, herrialde bakoitzaren esperientziak oinarri hartuta. Ingelesez.

IEFPS DON BOSCO GLHBI (Errenteria, Gipuzkoa): Frantziako ikastetxe batek koordinatzen duen “Evaluer-Situer-Un Parcours-Apprenant-Citoyen-Européen” izeneko proiektuko kide da, Irlandako beste ikastetxe batekin batera. Lanbide Heziketako ikastetxea izanik, honetaz arduratzen da proiektua: praktiken bidezko formazioa ebaluatzeko metodoak, eta horretarako ikasleek hartu beharreko gaitasunak. Lanerako hizkuntza frantsesa dute.

IES ORIXE BHI (Tolosa-Gipuzkoa): “Let´s go abroad” proiektuko kide da, Herbehereetako ikastetxe baten koordinaziopean, Frantziako beste ikastetxe bat ere partaide dela. Atzerrian ikasketak burutzeko, zailtasunik gabe bidaiatzeko edo beste herrialde batean lana aurkitzeko  aukerak emango dizkieten dizkieten gaitasunen garrantziaz ikasleak ohartaraztea da helburua. Ingelesa dute lan hizkuntza.

BEGOÑAZPI IKASTOLA (Bilbo):  Bi proiektutan da kide. Lehen Hezkuntzako ikasleekin horietako lehena, “Arts Through Europe”, Suediak koordinatua Erresuma Batuko eta Alemaniako ikastetxeak ere bertan direla. Teknologiak modu seguruan erabilita, Europako kultura oinordetzaren inguruko gogoeta eta ikerketa piztu nahi ditu proiektuak, era honetan ikasleek idazketa eta idazketa gaitasunak hobetzen dituztelarik.  

Bigarren proiektuak, Haur Hezkuntzako ikasleekin, “Dissolving European Boundaries” du izena. Erresuma Batuko ikastetxe baten koordinazioan Irlanda, Grezia, Finlandia eta Italiako ikastetxeak ere kide dira. Proiektu honen helburua da, aurretiazko proiektuetan oinarriturik, hezkuntzaren praktikan ingurumenaren babeserako erreminta teknologiko berriak txertatzea (Moodle espazio bat).  Lanerako hizkuntza, ingelesa da.

IES BEASAIN BHI: 2 urteko egitasmo batean da kide: “Ecological Citizen Of Europe”. Turkiako ikastetxe batek koordinatzen du proiektua, eta Italia nahiz Txekiar Errepublikako ikastetxeak ere kide ditu. Ingurumenarekin arduratsu jokatuko duten herritarrek beharrezko dituzten gaitasunak garatzea du helburu proiektuak. Lanerako hizkuntza, ingelesa.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @trodriguezfer
    2015.eko maiatzak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @CamiladeEpalzaA: Centros escolares que participan en proyectos europeos de intercambio de buenas prácticas exponen sus experienci... ht…

  • @CamiladeEpalzaA
    2015.eko maiatzak 12

    Comentario de Twitter:
    Jardunbide egokiak elkartrukatzeko proiektu europarretan kide diren ikastetxeak euren esperientzia azaltzen ari ... http://t.co/XMjYwNlGdN

  • @CamiladeEpalzaA
    2015.eko maiatzak 12

    Comentario de Twitter:
    Centros escolares que participan en proyectos europeos de intercambio de buenas prácticas exponen sus experienci... http://t.co/qGIYXsfOWA

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)