Berriak Lehendakaritza
Eu

Gobernuak errekurtsoa jarri du Espainiako beste errege lege-dekretu baten aurka, enplegu-politika aktiboen eskumena zapaltzen duelako

2015.eko maiatzak 12

Gobernu-kontseiluak konstituzio-kontrakotasuneko errekurtso bat jarri du otsailaren 27ko 1/2015 Errege Lege Dekretuaren aurka, Enplegu Politika Aktiboen eskumen-esparruan sartzen delako. Ondoren eman duen prentsaurrekoan, honako hau salatu du Josu Erkoreka bozeramaileak: «Espainiako gobernua berriz ere dabil bere legeen muga gainditzen». Izan ere, abiarazi duen gizarte-kuoten hobari sorta LANBIDEren eskumen-esparruan sartzen da Euskadin, 2010ean eskualdatu zitzaizkiolako.  

Legegintzaldi honetan, laugarren aldiz jo behar izan du Eusko Jaurlaritzak Konstituzio Auzitegira arrazoi horrexegatik.  «Espainiako gobernuak muzin egin die euskaldunok enplegua sustatzeko geure politika berezkoak kudeatzeko eskumenei», adierazi du Erkorekak. 

ESKOLA JANTOKIAK

Prentsaurrekoan, berebat, Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua egon da. Jakina razi duenez, gobernu-kontseiluak 181 milioi euroko diru-kopurua onartu du ikastetxe publikoetako jantokietarako. Kontratuaren helburua da 502 ikastetxetan eskaintzen den jantoki-zerbitzua bermatzea: guztira, 92.000 bat menu prestatuko dira. 

Halaber, Bergarako Lanbide Heziketako institutuaren eraikin berrirako 12,5 milioi euro bideratzeko erabakiaren berri eman du Uriartek. 

Hainbat gurasok kezka adierazi du Eusko Jaurlaritzak Lehen Hezkuntzako hirugarren mailan abiarazi nahi duen azterketa diagnostikoa dela eta; horren inguruan galdetu diotenean, Uriartek ziurtatu du proba hori ez dela LOMCEko «errebalida» bat. Euskal Hezkuntza Sistema hobetzeko azterketa bat da, ikasleak bereganatu beharreko gaitasunak ondo bereganatzen al dituen jakiteko. Proba euskal ikastetxeek berek diseinatu dute; sailburuak adierazi duenez, Euskadin maiatzean jarriko da martxan, proiektu pilotu baten bidez. Cristina Uriartek esan du ez duela ulertzen kezken zergatia; izan ere, Heziberri 2020 Programa prestatzen parte hartu zuten gurasoak jakina ren gainean zeuden. Horregatik, «erantzukizuna» eskatu die.  

NEPALEKO LURRIKARA

Nepal astindu duen lurrikara berriari buruz jakin duenean, Eusko Jaurlaritzak Nepalen gutxienez Euskadiko bi pertsona zeudela baieztatu du. Esan du haien egoera «ona» dela, haien senitartekoek jakina razi dutenez. Lehenengo lurrikaran identifikatutako 27 pertsonen multzoko bi kide dira. Bozeramaileak ziurtatu du Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia lanean jarraitzen duela euskal jatorriko biktima gehiago dagoen ezagutzeko, haien egoeraren berri izateko.  

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2015.05.12)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)