Berriak Segurtasuna
Eu

Trafiko Zuzendaritzak martxan jarri du 64 urtetik gorakoei zuzendutako sentsibilizazio-programa

2015.eko maiatzak 11

Saioak udaberrian eta udazkenean egingo dira

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzak harrapatzeei buruzko gogoeta bultzatzeko sentsibilizazio-kanpaina antolatu du aurten berriz ere. Kanpaina 64 urtetik gorakoei zuzentzen zaie; helburua da adin horretako biztanleengan nork bere burua babesteko beharrezko neurriak sustatzea.

Jaurlaritzak elkarlanean gauzatuko du programa, erretiratu elkarteekin eta kaletik modu autonomoan mugitzen diren 64 urtetik gorakoekin lan egiten duten kolektiboekin (hirugarren adinekoentzako egoitzak, babespeko apartamentuak, etab.). Bi fase egingo dira: lehena udaberrian eta bigarrena udazkenean.

Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariaren, Garbiñe Sáez Molinuevoren hitzetan: «Euskadiko herritarren bizi-itxaropena eta bizi-kalitatea handitzea zahartze-prozesu aktiboagoa eta osasungarriagoa ari da eragiten, eta gure kale eta errepideetan agerikoa da hori. Era berean, gure egunerokotasuneko kontua dugu trafikoa eta berekin dakartzan arriskuak ezagutu behar dira. Zahartze-prozesua onartzeak esan nahi du gure segurtasuna zaintzen lagunduko digun egokitze-mekanismoak garatzea, bereziki, oinez gabiltzanerako. Testuinguru horretan kokatzen du Trafiko Zuzendaritzak kontzientziazio kanpaina hau».

Kanpainaren helburua adin-tarte hori da, hain zuzen, zaurgarri gisa ageri baitzaigu. «2014an 29 pertsona hil ziren trafiko-istripuen eraginez: hamar, ibilgailuren batek harrapatutako oinezkoak izan ziren (lau gizonezko eta sei emakumezko) eta horietatik zazpi, 64 urtetik gorako pertsonak ziren —azaldu du Trafikoko zuzendariak—. Benetan kezkatzen gaitu harrapatze-tasak ez egitea gainerako istripu-adierazleen erritmo berean behera.

Aurten, zazpi pertsona hil dira ibilgailuren batek harrapatu dituelako (lau gizonezko eta hiru emakumezko); horietatik lau, 64 urtetik gorako pertsonak ziren.

Saioen egutegia

Guztira, hogeita hamar saio egingo dira (hamabost udaberrian, hamabost udazkenean). Lehenengo saioa apirilaren 22an egin zen, Bilbon. Iragan astean, Santurtzin, Bilbon eta Lasarte-Orian egon zen programa, eta orain ekaina erdialdera arte luzatuko da, ondoko egutegi honi jarraiki:

Data Herria Zentroa Ordua
maiatzak 11 Eibar Ipurua elkartea 17,30
maiatzak 13 Bergara San Joxepe elkartea 18,00
maiatzak 19 Bilbo (Errekalde) Erretiratuen eta pentsiodunen etxea 18,00
maiatzak 20 Hernani Jubilatuen etxea 17,00
maiatzak 21 Lemoa Lemoatx elkartea 17,30
maiatzak 25 Elgoibar Erretiratuen eta pentsiodunen etxea 17,30
maiatzak 26 Bilbo DEISA elkartea 18,30
maiatzak 27o Sestao Erretiratu, alargun eta pentsiodunen elkartea 17,30
maiatzak 28 Urduña Erretiratuen gizarte-zentroa 17,30
ekainak 1 Ermua Jubiletxe erretiratuen etxea 17,00
ekainak 3 Ugao Jubilatuen etxea 17,30
ekainak 8 Muskiz Adinekoen elkartea 17,30
Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2015.eko maiatzak 11

    Comentario de Twitter:
    Trafiko Zuzendaritzak martxan jarri du 64 urtetik gorakoei zuzendutako sentsibilizazio-programa http://t.co/r3teuTWf3b

Komunikabideek behera kargatzeko