Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek Gasteizko tranbiaren zirkulazioa moztu beharko du, maiatzaren 10ean, XIII. Martin Fiz Maratoia dela eta

2015.eko maiatzak 08

Gasteizko Udaleko Herritarren Segurtasun arloaren aginduz, Euskotren datorren maiatzaren 10ean, igandean, 9,00etatik 14,00etara, Antso Jakituna eta Angulema geralekuen arteko tranbia zerbitzua eten beharrean aurkitu da.

Horren ondorioz, tranbiako erabiltzaileek eta Martin Fiz Maratoia ikustera hirigunera hurbildu nahi dutenek, ez dute garraio publikoan iristeko aurkerarik izango eta tranbiatik Antso Jakituna geralekuan jeitsi beharko dira.

Ordu bietatik aurrera, bost orduko etenaren ondoren, Euskotrenek zerbitzua normaltasunez eskainiko du.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete konpainiaren web gunean www.euskotren.eus eta @euskotrenejgv twitter gunean

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko