Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako gazteek orientazioa jasoko dute asteburuan Barrian

2015.eko maiatzak 08
  • Programan parte hartuko duten 88 gazteek asteburu honetan ezagutuko dute zein herrialdetan burutuko duten lankidetza
  • Jon Redondo, Gazteria eta Kirol zuzendaria gazteekin elkartuko da Barrian igandean

Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako hautatuak izan diren 88 gazteak Barriako aterpetxean elkartuko dira asteburu honetan (Araban),  orientazioa eta formazioa jasotzeko antolatu diren jardunaldietan. Bertan, helmuga dituzten herrialdeetako egoerari buruzko informazioa jasoko dute. Aurreko urteetan programa honen bidez lankidetzan jardundako beste gazte batzuen esperientziak ere ezagutuko dituzte, eta helmugako herrialdean lanean ari diren Gobernuz Kanpoko Erakundeekin (GKE) lehen harremana izango dute. Horrez gain, Barriako egonaldian jakingo dute gazteek lankidetzarako zein herrialde egokitu zaion bakoitzari.

Garapen bidean diren Amerika, Afrika eta Asiako herrialdeetara joango dira gazteok borondatezko lana burutzera, beti ere Eusko Jaurlaritzaren programara lankidetza-proiektua aurkeztu duten Gobernuz Kanpoko Erakundeekin (GKE). Guztiek ere udan burutuko dute lana, uztailetik irailera bitartean.

2015eko edizio honetan, parte hartzeko 674 eskaera jaso ditu programak, eta horietatik 88 aukeratu dira. Era honetan, GKE-ek aurkezturiko proiektu guztiei ematen zaie erantzuna. Hautatutakoek, 49 GKE-ren bitartez gauzatuko diren 46 proiektutan burutuko dute euren borondatezko lana.

 

 

EUSKADIKO GAZTEAK LANKIDETZAN:

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa 1993an jaio zen, garapen bidean diren herrialdeetan boluntariotza lana egin nahi duten 20 eta 30 urte biartarteko gazteei zuzenduta. Bere helburu nagusia da, gazteen artean elkartasunaren balioa sustatzea, lankidetza proiektuak nola gauzatzen diren bertatik bertara ezagutzeko aukera eskainita. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta Garapenerako Lankidetzaren Eskal Agentziak elkarrekin antolatzen dute Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa.

 

2015eko EUSKADIKO GAZTEAK LANKIDETZAN PROGRAMA, DATUTAN

 

  • AURREKONTUA: 250.000 euro + aseguruak.

 

  • 2015ean PROGRAMAN PARTE HARTUKO DUEN GAZTE KOPURUA

 

 

GUZTIRA

Aurkeztuak

674

Lehen aukeraketan

209

Azkenik aukeratuak

88

 

 

  • GARAPENERAKO GKE KOPURUA:                      49        

              -EUSKADIKOAK:                                            16

              -HEGOALDEKO HERRIALDEETAKOAK:       33

 

  • PROIEKTU KOPURUA:            46
  • PARTE HARTUKO DUTEN GAZTEEN SOSLAIA:

 

ENPRESA ZIENTZIAK ETA EKONOMIA

PSIKOLOGOAK

INGENIARIAK

OSASUN LANGILEAK

ARKITEKTOAK

SOZIOLOGIA /ZIENTZIA POLITIKOAK

INFORMATIKOAK

GIZARTE LANGILEAK

HEZITZAILE ETA PEDAGOGOAK

MUSIKARIAK

MONITOREAK / GIZARTE HEZITZAILEAK

ARTE EDERRAK

KAZETARIAK

BESTELAKOAK

 

  • LANKIDETZARAKO HERRIALDEAK:

 

AMERIKA

Gazteak

AFRIKA

Gazteak

ASIA

Gazteak

GUZTIRA

BOLIVIA

6

KAMERUN

2

INDIA

3

 

 

KOLONBIA

4

BENIN

3

FILIPINAK

2

EKUADOR

10

KENYA

2

 

 

GUATEMALA

4

BURKINA FASO

2

 

HAITI

6

SENEGAL

1

 

PERU

37

HEGOAFRIKA

2

 

HONDURAS

2

GHANA

2

 

 

GUZTIRA

69

GUZTIRA

14

GUZTIRA

5

88

 

 

  • 1993tik PROGRAMAN PARTE HARTU DUTEN GAZTEEN KOPURUA: 2.000 BAINO GEHIAGO.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)