Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak prestakuntza, berrikuntza eta zona-kooperazioaren aldeko apustua egin du, merkataritzari krisiari aurre egiten lagundu diezaiokeen “formula berritzat” hartuta.

2010.eko uztailak 07

Lópezek defendatu du merkataritza-zentro handien eta saltoki txikien arteko elkarbizitza, euskal ekonomiarentzat “funtsezkoa” den sektore baten “nortasun ikur” eta iraunkortasun berme gisa.

Patxi López Lehendakariak Merkataritza Zentroen XIII. Espainiar Batzarra inauguratu du gaur goizean, BECen (Barakaldo). Lehendakariak esan duenez, sektore hori, Merkataritza Zentroena, “funtsezkoa” da euskal ekonomiarentzat, eta Eusko Jaurlaritzak “ez du asmorik horri uko egiteko“, nahiz eta, beste alde batetik, ez duen onartuko merkataritza-zentro handiak izatea “gure merkataritza-sarearen osoko protagonistak”. “Formatuen arteko elkarbizitza mantentzen jakin behar dugun ondare bat da”, esan du batzar honetara etorritako ehunaka partaideen aurrean; horrekin batera, krisi ekonomikoaren aurrean “lehiakorragoak eta berritzaileagoak” izatera animatu ditu. Alde horretatik, Lópezek azpimarratu du euskal merkataritza “jadanik egiten ari dela” hori, zeren prestakuntzaren aldeko apustua egin baitu kudeaketaren hobekuntzan. Izan ere, Eusko Jaurlaritza Merkataritza Bikaina proiektua bultzatzen ari da alor horretan; bere esanetan, beharrezkoa da “irudimentsuak” izatea saltokiei balio erantsia emateko, kontsumitzaileen ohitura eta behar aldaketetara egokitzeko eta zona-lankidetzako proiektuetan parte hartzeko, “sektorearen atomizazioa gainditzeko formula” bezala.

“Oreka” eta “elkarbizitza” dira Patxi López Lehendakariak merkataritza-sektorearen iraunkortasunerako aipatu dituen gakoak, kontuan hartuta Euskadi “eraldaketa” eta zailtasun egoeran dagoela, krisi ekonomikoaren ondorioz. Merkataritza Zentroen XII. Espainiar Batzarra inauguratzean, Lehendakariak defendatu du merkataritza-zentro handien eta txikien arteko “elkarbizitza”, zeren “formatu eta kokalekuen arteko oreka” euskal merkataritzaren “nortasun ikurra” baita. “Merkataritza-zentroak arrakastaren eta gizarte-onarpen zabalaren formula dira, baina ez dugu nahi gure merkataritza-sarearen protagonista bakarrak izatea”, ohartarazi du.

Batzarra eta Merkataritza Azoka Patxi López Lehendakariak inauguratu ditu gaur goizean, BECen (Barakaldo). Lehendakariaz gain, BECen egindako ekitaldian izan dira Bernabé Unda Industria, Merkataritza, Berrikuntza eta Turismo sailburua, Pilar Zorrilla Turismo sailburuordea, Tontxu Rodríguez Barakaldoko alkatea, José Miguel Fernández Astobiza Merkataritza Zentroen XII. Espainiar Batzarraren presidentea eta Javier García-Renedo Merkataritza Zentroen Espainiar Elkartearen presidentea.

Bere hitzaldian, Lehendakariak esan du merkataritza-sektoreak “lehiakorragoa eta berritzaileagoa” izan behar duela, batez ere krisialdian, “eta euskal merkataritza jadanik egiten ari da” hori, adierazi du. Beste gauza batzuen artean, Lehendakariak azpimarratu du Merkataritza Bikaina programa, Eusko Jaurlaritzak bultzatua saltokien kudeaketa hobetzeko; horrez gain, “irudimentsua” izatea eskatu dio sektoreari, bere eskaintza egokitu dezan kontsumitzaileen ohitura aldaketen arabera. Azkenik, Lópezek nabarmendu du saltokiek “zona-lankidetzako proiektuak eratu behar dituztela, sektorearen indibidualismoa eta atomizazioa gainditzeko formula bezala”. Txikizkako merkataritza Euskadiko BPGaren % 10,7 da eta enpleguaren % 10 sortzen du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria, Bernabé Unda sailburua