Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
qrcode

Entzia, Gasteizko Mendi Garaiak, Urkabuztaitz hariztietako naturaguneak Kontserbazio Bereziko Eremuak (KBE) izendapenari alegazioak egiteko fasea amaituta

2015-05-08

Xedapen Orokorrak egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bateginaren 22.2 artikuluarekin bat etorriz (apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuak onartu zuen testu bategin hori),  entzunaldia eskaini zitzaien ingurumena babestea helburu duten irabazi-asmorik gabeko erakundeei eta administrazioei.

Horrez gain, jendaurreko informazio aldi bat ireki zen espazio horien izendapenari buruz, eta, horrekin batera, honako hauen inguruan: lekuaren eta bere mugaketaren kartografia, izendapena arrazoitzen duten Batasunaren intereseko habitat motak eta animalia- eta landare-espezieak, horien kontserbazio-egoerari buruzko balorazio bat, lekuaren kontserbazio-helburuak eta arauak, eta jarraipen-programa bat. Eta proposamen bat egin zen Irekian, interesdun guztiek aukera izan zezaten egoki iruditzen zitzaizkien ekarpenak egiteko. 

Jasotako alegazioak aztertu ondoren (Entzia, Gasteizko Mendi Garaiak, Urkabuztaitz hariztietako naturaguneak), aldatu egin dira agiriak, azken onespena eman dakion.

74/2015 DEKRETUA, maiatzaren 19koa, «Urkabustaizko Irla-hariztiak» Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzen duena (ES2110003).

188/2015 DEKRETUA, urriaren 6koa, Entzia Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzen duena (ES2110022).

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko