Berriak
Eu

NBE-k sari bat eman dio Eusko Jaurlaritzari berdintasunaren eta herritarren aldeko politikengatik

2015.eko maiatzak 08

EMAKUNDEk eta IREKIA atariak Nazio Batuen Zerbitzu publikoaren saria jaso dute lau kategorietako bitan.

Nazio Batuek Zerbitzu publikoaren saria eman diote Eusko Jaurlaritzari bi kategoriatan. Zehazki, genero ikuspegia sustatzeko kategoriako saria Emakunde-Emakundearen Euskal Erakundeari eman diote, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Euskal Legea ezartzean erakutsi duen bikaintasunagatik. Halaber, IREKIA atariak mekanismo berrien bidez erabaki politikoetan herritarren partaidetza sustatzeko kategoriako saria jaso du.

Gaur goizean eman dute albiste honen berri Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak eta Luis Petrikorena Irekiako zuzendariak, eta Eusko Jaurlaritzaren poztasuna azaldu dute, berdintasunaren eta herritarren partaidetzaren aldeko euskal politikak errekonozitu dituztelako, nazioartean garrantzitsuentzat jotzen diren sektore publikoaren bikaintasunaren sariekin.

Sari-banaketa Medellinen (Kolonbia) izango da, ekainaren 23an, hau da, «zerbitzu publikoek komunitateari ematen dioten balioa eta indarra ospatzeko» Nazio Batuen Asanblea Nagusiak Zerbitzu Publikoaren Egun izendatu duen datan.

Emakunderi eta, ondorioz, Euskadiko berdintasun-politikei eta agente guztiei emandako sarian, Berdintasunerako Euskadiko Legearen ezarpenaren bikaintasuna nabarmendu dute. Hala, legea alderdi askotan inflexio-puntua izan dela onartu dute, besteak beste, erabaki politikoen esparruetan emakumeen eta gizonen presentzia orekatua bermatzeko, berdintasuna sustatzeko egitura espezializatuak gehitzeko, berdintasun planak areagotzeko, gure herrialdean berdintasunaren alde lan egiten duten egiturak indartzeko, erakundeen artean lan-sareak sortzeko, arlo publikoan eta pribatuan berdintasuna bultzatzeko eta indarkeriaren biktima diren emakumeen babesa eta ongizatea hobetzeko tresnak sortzeko.

EMAKUNDE, esku-hartze publikoaren adibide

Epaimahaiaren arabera, genero-ikuspegia kontuan hartzen duten herri-administrazioa eta zerbitzu publikoak lortzeko erronkan emaitza esanguratsuak eman dituen eta ematen dituen modeloaren adibide garbia izan da Emakunderen hautagaitza, eta horregatik saritu dute, nazioartean ezagutarazteko eta beste erakunde batzuentzako eredu izan dadin.

Emakunderen zuzendariak saria partekatu nahi izan du azken hamar urteetan Legea ezartzen inplikatu diren erakunde, elkarte eta herritar guztiekin eta, batez ere, orain 27 urte Emakunderen sorrera ahalbidetu eta berdintasunerako legea onartu zuten pertsonekin, hala nola denbora horretan guztian erakundearen zuzendaritzaz arduratu direnekin eta langile izan direnekin, eta, nabarmendu duenez, «beren ekarpenik gabe, konpromisorik eta jardunik gabe, ez genukeen saria sekula jasoko». Halaber, berdintasunaren aldeko aurrerapausoak ematen ahalegintzen diren gainerako erakundeen eta askotariko arloetan diharduten pertsonen lanari esker oneko hitzak eskaini dizkio. Landaidaren esanetan, sari hori «euskal gizarteak arlo horri egindako ekarpenaren errekonozimendu gisa ulertu behar dugu, baina oroz gain bultzada izan behar da guztion berdintasunerako konpromiso beharrezkoa are sendoagoa izan dadin, oraindik ere aurre egin beharreko erronkak asko baitira».

Era berean, Emakundeko zuzendariak eskerrak luzatu zizkien Bilboko Udalari, Emakunderen hautagaitza aurkeztu zuelako, Arartekoari eta Eudeleri proiektua babestu dutelako eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza eta EEBBtako Euskadiko ordezkaritzari eskaini dioten laguntzagatik.

 Errekonozimendua IREKIAren bidezko herritarren parte-hartzeari

Era berean, eta gardentasunari eta herritarren parte-hartzeari dagokionez, NBE-k Eusko Jaurlaritzaren politikak saritu ditu, zehazki, Euskadiko Gobernu Irekiaren ekimena (IREKIA atarian gauzatua), aitzindaritzat jo baitu esparru horretan Europan. Hautagaitza Internet Euskadi Elkarteak aurkeztu zuen eta 3 ebaluazio-fase gainditu ditu, ekimenaren helburuen eta, besteak beste, Open Government Partnership (OGP) erakundeak ezarritako nazioarte-mailako printzipioen arteko lerrokadura aztertu dituztenak.

IREKIA euskal gizarteari eskuragarri jarritako tresna bat da, gobernuaren kudeaketa are gardenagoa izateko xedea duena, herritarren parte-hartze zuzena ahalbidetuz euskal politika publikoen erabakitze-prozesuetan. Ataria lankidetza-gune gisa sortu zen, helburu hauekin: eztabaida politikoa sustatzea; herritarren iritzia aditu eta aztertzea; sareko edozein forotan dioena erakustea; eta gobernuaren ekibideaz berri ematea.

Iaz, webgunean 603.291 saio hasi ziren, 376.398 banakako erabiltzaile izan zituen eta 1,8 milioi orrialde zerbitzatu zituen. Gainera, atari horren bidez 4.355 ekitaldi publikoren berri eman zen, 77 gobernu-proposamen aurkeztu ziren, eta 288 jaso herritarren aldetik.

Sare sozialetan, IREKIAk 37,5 milioi aipamen jaso zituen twitter, facebook eta YouTube kontuan hartuta, eta 25.500 jarduera twitter eta facebook sareen artean. Eusko Jaurlaritzako kideek parte hartutako lehen lau topaketetan, 2.436 aldiz hartu zuten parte herritarrek, 549 galdera jaso ziren eta kargatutako 12.800 bideoek 163.000 ikustaldi izan zituzten.

21 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @eleneallende
    2015.eko maiatzak 20

    Comentario de Twitter:
    La ONU premia al Gobierno Vasco por sus políticas de igualdad y de participación ciudadana http://t.co/2yqTT9HetL

  • @PIPEJGV
    2015.eko maiatzak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @InnovaCiudadana: Sektore Publikoaren berrikuntzan UNeko lehen saria eskuratzeagatik IREKIAri zoriondu nahi dugu http://t.co/fpPrsuR3ps

  • @ibenavidesm
    2015.eko maiatzak 14

    Comentario de Twitter:
    La ONU premia al Gobierno Vasco por sus políticas de igualdad y de participación ciudadana http://t.co/XhDhYDELtY

  • @InnovaCiudadana
    2015.eko maiatzak 14

    Comentario de Twitter:
    Sektore Publikoaren berrikuntzan UNeko lehen saria eskuratzeagatik IREKIAri zoriondu nahi dugu http://t.co/fpPrsuR3ps http://t.co/fYezEJqIXo

  • @HUAospitalea
    2015.eko maiatzak 13

    Comentario de Twitter:
    La ONU premia al Gobierno Vasco por sus políticas de igualdad y de participación ciudadana http://t.co/qwTgzp9qrP

  • 2015.eko maiatzak 12

    Felicitar a Irekia y al Gobierno Vasco por fomentar la participación ciudadana. Es un paso adelante para la democratización del País, esperando que continué dando nuevos pasos en esa dirección, aportando información y transparencia lo cual unido a la participación ciudadana y legislando derechos para los ciudadanos en esas materias, son la mejor forma de evitar la corrupción y el abuso de poder.

  • @elkarteak_info
    2015.eko maiatzak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Saregune: Irekia - La ONU premia al Gobierno Vasco por sus políticas de igualdad y de participación ciudadana - http://t.co/HFZgoshEjc

  • @Saregune
    2015.eko maiatzak 11

    Comentario de Twitter:
    Irekia - La ONU premia al Gobierno Vasco por sus políticas de igualdad y de participación ciudadana - http://t.co/HFZgoshEjc

  • @agirrecenter
    2015.eko maiatzak 11

    Comentario de Twitter:
    NBE-k sari bat eman dio Eusko Jaurlaritzari berdintasunaren eta herritarren aldeko politikengatik http://t.co/Dw6ySmsx3k

  • @agirrecenter
    2015.eko maiatzak 11

    Comentario de Twitter:
    La ONU premia al Gobierno Vasco por sus políticas de igualdad y de participación ciudadana http://t.co/G5w0ZX49dF

  • @CMK_CityMark
    2015.eko maiatzak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @bilbaometropoli: Gobierno Vasco es premiado por @ONU_es por políticas de igualdad y de participación ciudadana http://t.co/TOrXI8tGzt

  • @mirenarantza
    2015.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @andercaballero: @UN Public Service Awards 2015 @UNPAN to #Basque Government's @emakundEJGV and @Irekia http://t.co/Fyl34OYJUM http://t.…

  • @GuineaBlanca
    2015.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @jonandertorres: La ONU premia al Gobierno Vasco por sus políticas de igualdad y de participación ciudadana http://t.co/hGma8qNqlo

  • @jonandertorres
    2015.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    La ONU premia al Gobierno Vasco por sus políticas de igualdad y de participación ciudadana http://t.co/hGma8qNqlo

  • @oscarvesper
    2015.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @bilbaometropoli: Gobierno Vasco es premiado por @ONU_es por políticas de igualdad y de participación ciudadana http://t.co/TOrXI8tGzt

  • @getxopro
    2015.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @bilbaometropoli: Gobierno Vasco es premiado por @ONU_es por políticas de igualdad y de participación ciudadana http://t.co/TOrXI8tGzt

  • @mikel_uriguen
    2015.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    La ONU premia al Gobierno Vasco por sus políticas de igualdad y de participación ciudadana http://t.co/R2stxpTUNC

  • 2015.eko maiatzak 08

    ENHORABUENA POR VUESTRO TRABAJO Y POR EL PREMIO.

    AUNQUE EL MEJOR PREMIO PARA UN GOBIERNO, ES COMPROBAR, COMO GRACIAS A SU GESTION , EVOLUCIONA LA SOCIEDAD Y AUMENTA EL BIENESTAR DE LA CIUDADANIA.

    QUE ESTE RECONOCIMIENTO , DE LA SOCIEDAD, SEA UN ALICIENTE, PARA QUE ESTE GOBIERNO SE COMPROMETA A SACAR ADELANTE , CON MAS EMPEÑO, TODAS LAS PETICIONES, QUE BENEFICIEN A LOS QUE MAS LO NECESITAN.

  • @jbikandi
    2015.eko maiatzak 08

    Comentario de Twitter:
    La ONU premia al Gobierno Vasco por sus políticas de igualdad y de participación ciudadana http://t.co/8ucnwCqyll @pipejgv @irekia

  • @ncuentra
    2015.eko maiatzak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @andercaballero: @UN Public Service Awards 2015 @UNPAN to #Basque Government's @emakundEJGV and @Irekia http://t.co/Fyl34OYJUM http://t.…

  • @andercaballero
    2015.eko maiatzak 08

    Comentario de Twitter:
    @UN Public Service Awards 2015 @UNPAN to #Basque Government's @emakundEJGV and @Irekia http://t.co/Fyl34OYJUM http://t.co/AquV9nbQPI

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)