Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak arrantza-sektorearen garrantzia azpimarratu du Getariako Antxoa Egunaren ospakizunean

2015.eko maiatzak 08

Iñigo Urkullu lehendakariak Antxoa Egunaren haritik Getarian antolatutako ekitaldietan parte hartu du, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiarekin batera.

Ekitaldian, Euskadiko itsasbazterreko arrantzaren mila urte baino gehiagoko tradizioa aintzatetsi du lehendakariak, eta adierazi du «sektoreak ondo jakin duela garai berrietara moldatzen». Ekonomia-sektore horrek, «lehena» Urkulluk adierazi duenez, 9.000 lanpostu sortzen ditu eta aberastasuna dakarkie itsasbazterreko eremuei eta Euskadiri, oro har. Gainera, «kalitateko produktuak» bermatzen ditu. 

Arrantzaren etorkizunari begira, lehendakariak baterako lanaren premia nabarmendu du: «sektore indartsua eta bateratua behar dugu gure herrialdearen etorkizun-berme izan dadin». Zentzu horretan, lehendakariak uste du positiboa dela Euskadiko Arrantzale Federazioaren eta Itsas Emakumeen Euskadiko Federazioaren sorrera.

Lehendakariak eta sailburuak bisita egin diote Getariako Arrantzaleen Kofradiari. Haiei laguntzen, Emeterio Urresti, Kofradiako presidentea; Eugenio Elduaien, Gipuzkoako Arrantzale Kofradien Federazioko presidentea; Bizkaiko bere homologo Iñaki Zabaleta eta arrantza-sektoreko beste zenbait ordezkari egon dira. Lehendakariak une horretan kaian lanean zeuden arrantzale eta saregileak agurtzeko aukera ere izan du.

Ondoren, Balentziaga Museoan, Getariako alkate Nika Lertxundi zuela lagun, Urkullu lehendakariak zorionak eman dizkie «Zilarrezko Antxua» saria irabazi duten pertsonei.

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @djjacomenorato
    2015.eko azaroak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [SECTOR PESQUERO] El lehendakari destaca su importancia durante la celebración del Día de la Anchoa en Getaria ➡ http://t.co/n

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)