Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Gipuzkoako “Mugi” txartela Gasteizko tranbian garraiatzeko baliozkoa izango da gaur asteartetik maiatzaren 5etik aurrera

2015.eko maiatzak 07
  • Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako, euskal garraio txartelen interoperabilitatea, erabat sartuta dago Bilboko Tranbian, Larreinatako Funikularrean eta Gasteizko Tranbian.
  • 2014ko abenduaren 22an Gasteizen interoperabilitatea sartzeko prozesua hasi zen, tranbietako joan-etorrietan BAT edo BARIK txartela erabiltzeko aukerarekin.

Gipuzkoako MUGI txartela gaur asteartetik, maiatzaren 5etik aurrera sartuko da indarrean, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoko Gasteizko Tranbian garraiatzeko baliozko txartel bezala. Aurrerapen berri honekin, Gasteizko Tranbia egun dauden kontaktu gabeko hiru txartelekin: BARIK (Bizkaia), MUGI (Gipuzkoa) eta BAT (Araba) joan-etorriak ordaindu ahal izateko tituluen balioztapen sistema erabat egokitzen duen Euskadiko hirugarren garraiobidean bihurtzen da:.

Gaur asteartetik aurrera Gasteizko tranbian garraiatzeko, MUGI Txartelaren diru-zorro titulua beharrezkoa izango da. Elkarrekin garraiatuko duten pertsonen taldeek MUGI txartelarekin beraien zenbatekoa ordaindu ahal izango dute, betiere horretarako txartelean saldo nahikoa izanez gero, MUGI Anonimoaren aritzeko era jarraituz. 

Oinarri honetan, hobaria emandako tarifak ezarriko dira edo deskontuak ondorengo kolektiboei Familia Ugariko FU20 eta FU50 karneta dutenei. Gasteizko Tranbian MUGIrekin garraiatzen duten gainerako kolektiboek BAT diru-zorro tarifapean balioztatuko dute, horrek MUGI txartelarekin bidaiatzea utziko dio, BAT diru-zorroaren preziorik ekonomikoenean, joaneko prezioaren ordez.

MUGI txartelak Araban kargatu ahal izango dira horretarako egokituta dauden Kutxabank kutxazainetan (Vital), BAT eta BARIK txartelekin gertatzen den bezala. Beste alde batetik, MUGI txartelei dagokien erlazioan burututako kontsultak horretarako egokituta dauden Kutxabank kutxazainetan burutu ahal izango dira.

Interoperabilitate proiektua, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saila buru dela, joan zen urteko 2014an hasi zen lehenengo urratsak ematen. Lehenengo urratsa BAT, BARIK eta MUGI txartelen erabilera bereizigabea martxan jartzea izan zen, uztailaren 30etik aurrera, prozesu hori Larreinetako Funikularrera zabaldu zen (Trapaga herria, Bizkaian), azaroaren 6tik aurrera. Azkenik, abenduaren 22an, Gasteizko tranbiak proiektuarekin bat egin zuen, eta joan-etorrietarako BAT eta BARIK txartelak erabiltzeko aukera zabaldu zen. Horrez gain, Euskotrenek kudeatutako Ermua – Deba trenbide tartean garraio txartelen interoperabilitatea neurri batean sartuta dago eta bertan posible da BARIK zein MUGI txartelak erabiltzea.

Master Plan

Interoperabilitate Master Plana, Euskadin Bidaia-txartel Bakarraren ezarpenaren esparruan, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ekimena da, eta horrek hiritarrak edozein lurraldetan BAT, BARIK eta MUGI txartelak erabiltzeko aukera izateko oinarriak ezarri ditu. Master Plan horrek sartzearen zehazpen  teknikoak betetzen ditu, tarifa politiketan bateragarritasuna, eta baita konpentsaziokoa lurralde arteko bidaia gurutzatuetarako.

Plana garatzeko faseak ezartzean Arabako BAT eta Bizkaiko BARIK txartelen arteko bateragarritasun handiagoa hartu da kontuan, baita Gipuzkoako MUGI teknologiarena ere, eta BAT txartelaren egungo ezarpen-maila; aipatutako txartela, izan ere, aitzindaria da Euskadin ukipenik gabeko garraio-txartelen esparruan, Gasteizko tranbia 2008 amaiera aldean abian jartzean ezarri baitzuten. 

Euskadin txartel bakarra ezartzeak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailerako lehentasunezkoa dena, hiru lurraldeetako herritarrak batzeko aukera ematen du, eta hori garraio publikoa sustatuz egitekoa ere, mugikortasun jasangarriaren ikuspegitik onuragarria dena. 

Informazio gehiago lortu ahal izateko, erabiltzaileek ondorengo informazio telefonoa izango dute 902 543 210, eta baita tranbiaren web orrialdeawww.euskotren.eus eta twitter helbidea @euskotrenEJGV

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Galtzagorri
    2015.eko maiatzak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @v_en_c: La tarjeta Mugi de Gipuzkoa ya es válida para viajar en el tranvía de Vitoria-Gasteiz http://t.co/a2Alnl9KTr

  • @v_en_c
    2015.eko maiatzak 07

    Comentario de Twitter:
    La tarjeta Mugi de Gipuzkoa ya es válida para viajar en el tranvía de Vitoria-Gasteiz http://t.co/a2Alnl9KTr

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)