Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

BM supermerkatuen taldea NIREA Akordioari atxikitu da, bertako produktuetan apustua eginez

2015-05-06

NIREAk, Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimenak, Lehen Sektorearen sustapena eta Landa eta Itsasertzaren Biziberritzea azken helburu du.

Eusko Jaurlaritzak San Pedro Itsas Gizonen Kofradiak eta BM supermerkatuek (UVESCO taldea) sinatu duten akordiori babesa eman dio. Akordio honen arabera, kateko supermerkatuek Hondarribian egunean arrantzatuko diren legatz eta merlenka guztiak beraien bezeroen esku jar ditzaten, esklusiboki.

Sinatutako hitzarmena, pasa den ekainaren 16an Eusko Jaurlaritzak eta BM supermerkatuek lehen sektore profesionala, lehiakorra eta estrategikoa lortzeko sinatu zuten akordian kokatuta dagoela azpimarratu du Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek. Euskadiko elikagaien ekoizpena garatzeko, sustatzeko eta komertzializatzeko helburu du akordioak.

BM supermerkatuen taldeak betidanik bertako produktuekiko hartutako konpromisoari eta egindako apustuari esker, supermerkatuen kateak lehen sektorearen alde Eusko Jaurlaritzak bultzatutako NIREA mugimenduarekin egiten du bat. “Erosketa erabakiek inguruneko eredu ekonomiko, sozial eta kulturalean eragin zuzena dutela ikusita, NIREAk bertako produktuen erosketaren alde egiten du, bertako ekoizleak bultzatuta, aldi berean ekoizlea eta, beraz, Euskadiko lehen sektorea eta landa eta itsasbazterreko ingurunea ere balioesten dituen eredu bati eusten lagunduta”, adierazi du Bittor Orozek, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeak.

Iruzkin bat
  • @AlexOsg
    2015-05-07

    Comentario de Twitter:
    El Grupo #UVESCO se adhiere a NIREA en su apuesta por el producto local. Vía http://t.co/22dmRPMVJi http://t.co/wkGu83xmIY #Irun

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Uveco Taldeko Zuzendari Orokorra, Jose Ramon Fernandez de Barrena eta Andres Olaskoaga, Hondarribiko San Pedro Itsas Gizonen Kofradiako idazkaria