Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Iparraldeko Donejakue Bideen hautagaitza Mundu-Ondare izateko proposatua izan da

2015.eko maiatzak 05
  • Bi adarretan zehar, 364 kilometro pasatzen dira Euskaditik (horietako bat Iparraldeko Bidea Bide Frantziarrarekin lotzen duena)
  • UNESCOk datorren ekainean onartuko du ofizialki
  • UNESCOren aholku-erakundeak Errioxako eta Arabako Errioxako Ardoaren eta Mahastien Kultura Paisaiari proiektua birformulatzea gomendatu dio, aipamen hori bera eskuratu ahal izateko

ICOMOS (International Council on Monuments and Sites) erakunde aholku emaileak UNESCOri proposatu dio “Iparraldeko Donejakue Bideak” hautagaitza Mundu-Ondare izendapena jasotzeko onar dezala.

Penintsulako itsasertza zeharkatzen duen bide honek, euskal kostaldea ere zeharkatzen du, eta 71 udalerritan pasatzen da 364 kilometroan zehar. Errekonozimendu honek bere baitan hartzen du Iparraldeko Bidea eta Bide Frantziarra lotzen dituen adarra ere.

Eusko Jaurlaritzak erabaki honen aurrean poza agertu nahi du, eta horretarako lanean jardun duten pertsona eta erakundeak zoriondu. Errekonozimenduak ondare honen balio kulturalari nazioarteko dimentsioa ematen dio, eta berau balioesteko eta hedatzeko aukera berriak eskaintzen ditu. UNESCOren erabakiaren ondoren, Iparraldeko Donejakue Bideen Euskadiko tartea aipamen garrantzitsu hori duten Euskadiko beste elementu ezagunen zerrendan sartuko da: Bizkaiko Zubi Eskegia eta Altxerri, Ekain eta Santimamiñeko lezeekin.  

Ardoaren eta Mahastien Kultura Paisaia

Bestalde, ICOMOS erakunde aholku emaileak iritzi dio Errioxa eta Arabako Errioxako Ardoaren eta Mahastien Kultura Paisaiak proiektuaren birformulazioa behar duela, aurrerago Mundu-Ondaretzat hartua izan dadin. Eusko Jaurlaritzak lanean eta hautagaitza hau babesten jarraituko du, Iparraldeko Donejakue Bideen euskal tartearekin gertatu den eran, hau ere bigarren saiakeran Mundu-Ondare izendatua izan dadin.  

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ARAUDIslp
    2015.eko maiatzak 07

    Comentario de Twitter:
    Irekia - La candidatura de Los Caminos De Santiago Del Norte, propuesta para Patrimonio Mundial http://t.co/3RtAp65FS0

  • @Torremadariaga
    2015.eko maiatzak 06

    Comentario de Twitter:
    Irekia - La candidatura de Los Caminos De Santiago Del Norte, propuesta para Patrimonio Mundial http://t.co/pjtq1y1PpF

  • @unescoetxea
    2015.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    @ICOMOS propone "Los Caminos de Santiago del Norte” como bien merecedor del reconocimiento de Patrimonio Mundial http://t.co/pGGDYid2Ds

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)