Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak eta Erregeak Abokatuen XI. Nazio Biltzarra inauguratu dute Gasteizen

2015.eko maiatzak 06
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Lehendakariak judizializatua ez dagoen politika defenditu du baita doakoa eta teknologikoki aurreratuta dagoen Justizia ere

Gaur eguerdian, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Felipe VI Erregeak hasiera eman diote  Gasteizeko Europa Jauregian egiten ari den Abokatuen Nazio Biltzarrari. Lau urtean behin egiten da biltzarra, eta, bertan, gaur egungo gaien inguruko eztabaida sustatzen duten aditu ospetsuek parte hartzen dute. 

Hainbat autoritateren artean, inaugurazioan egon dira, halaber, Carlos Carnicer Espainiako Abokatuen Kontseilu Orokorreko burua, eta Rafael Catalá Justiziako ministroa, abokatutzaren esparruko beste 1.000 bat lagunekin batera.

Iñigo Urkullu lehendakariak hitzaldi bat eman du ekitaldian, non jakinarazi baititu Jaurlaritzak, Justiziaren etorkizuna zehazteko, lantzeko finkatu dituen hiru erronkak: hain zuzen, Justizia doakoa, teknologikoki aurreratua eta elkarlanekoa.  Urkulluk zera baieztatu du azken ildoaren inguruan: gizarteak «akordioak nahi dituela, ez auziak». Ildo beretik, lehendakariak uko egin dio ekintza politikoa Justizia Jauregietara eramateari. Haren ustez, badago politikaren esparruan irtenbideak bilatzeko modurik, «elkarrizketaren eta negoziazioaren kulturaren bitartez».  

Orobat, lehendakariak doako justiziaren alde egin du, premiazkotzat jo baitu laguntza juridikoa ematea «bestela oinarrizko eskubide bat bete gabe ikus lezaketen pertsonei». Gaineratu du Eusko Jaurlaritzak biltzarrarekin bat egiten duela abokatutza teknologikoki aurreratuaren ideiari dagokionez.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)