Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Osalaneko deialdia prebentzio-delegatuei prestakuntza emateko. (2015-05-05(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko maiatzak 05

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak baietz esan dio Angel Toña, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenari, Osalanek 2015. urtean prebentzio-delegatuei oinarrizko prestakuntza eman diezaion deialdia.

Osalaneko helburuak kontuan hartuz, gizartean dauden laneko arriskuen prebentzioaren kulturan oinarrituak, lan ingurune seguru eta osasungarria lortzeko, "Laneko segurtasun eta osasunerako euskal Estrategia 2015-2020ko" helburu estrategikoak izanik, hain zuzen, diru-laguntza honen xedea prebentzio-delegatuetako prestakuntza sustatzea da. Prebentzio-delegatu hauek, laneko segurtasun eta osasunaren batzorde, prebentzio-erakundeetako teknikari, prebentzio-erakundeetako sanitario eta ETEetako enpresaburuekin elkarrekin, ardura duten enpresetako arriskuak kudetatzeko dira.

Formakuntzarako ekintza hau Osalanek proposatutako ekintzetako barruan dago, aipatutako Estrategian, prebentzio-delegatuei etengabeko prestakuntza emateko, behar dutenentzako birziklatze-prestakuntza ematea ez ezik, beren eginkizunak hobeto egitea ahalbidetuko dieten prestakuntza-ekintza espezifikoak eta laneko arriskuen prebentzioaren alorreko gaur egungo gaiei buruzko prestakuntza ematea ere kontuan hartuta.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau