Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak ardura politikoa eskatu du, hauteskundeen ondoren etxebizitzari buruzko lege-proiektuak adostasun handiagoa lor dezan

2015.eko maiatzak 05

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak etxebizitzari buruzko lege-proiektuari dagokionez PSE, EH Bildu eta UPyD alderdiek lortutako adostasuna aipatu du. Erkorekak adierazi du testua bere horretan onartuz gero, Jaurlaritzak «bere gain hartu ezineko» eragina izango lukeela aurrekontuetan. “Zenbait arrazoi ekonomiko, juridiko eta tekniko direla-eta, gomendagarria da proposamen hau aldi baterako baztertzea”, esan du bozeramaileak. Aldi berean, Legebiltzarreko taldeei ardura politikoa izan dezatela eskatu die. Jaurlaritza lege-proiektua hauteskundeen ondoren aztertzearen alde dago, «zorroztasunez eta seriotasunez» heltzeko gaiari eta ahalik eta adostasun handiena lortzeko lege-proiektu honi dagokionez.

Jaurlaritzako gobernu-kontseiluaren osteko prentsaurrekoan Josu Erkorekak hau adierazi du: «Ez da sentsibilizazio sozialeko arazo bat ezta politika sozialekiko konpromiso bat ere,  zorroztasuna eta kontu publikoak kudeatzea eskatzen duen arazo bat da». Lege hau martxan jartzeak 715 milioi eurotik gorako inpaktu ekonomikoa ekar dezake, baina «Jaurlaritzak ezin du zenbateko hori bere gain hartu», adierazi du. 

Bestetik, bozeramaileak adierazi du lege hau bere horretan onartuz gero «dei-efektua» ekar dezakeela, zeren edozein pertsona etor liteke Euskadira eta, legez, etxebizitza bat eskatu. 

Ildo beretik, Josu Erkorekak gaineratu du legeak kalte egiten diela EAEn bigarren etxebizitza bat duten herritarrei. Ez, ordea, bigarren etxebizitza autonomia-erkidegotik kanpo erosi zutenei.

Eusko Jaurlaritzaren arabera, nabarmendu beharreko beste puntu bat hau da: «Euskadin etxebizitza pribatuak alokatzeari utziko litzaioke»; bozeramailearen azalpenen arabera, maizterrak ez badu errenta ordaintzen, etxebizitza errentan utzi dion pertsona desjabetu dezakeelako. 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko maiatzak 06

    Es incomprensible que el PNV, cuando pierde una votación, no quiera respetarla. No es la primera vez, parece que no sabe respetar las reglas de la democracia, solo cuando salen adelante sus propuestas.
    Es evidente que el PNV defiende politicas de derechas, beneficiando a los ricos y recortando a los más necesitados, a los trabajadores y, por eso, se niega a aplicar, a pesar de estar aprobado por mayoria, lo que no le gusta, las ayudas sociales, el derecho a la vivienda o, como ocurrió con el Onkologiko, que se aprobó la integración en Osakidetza pero PNV se niega a hacerla y esta Privatizandolo.
    RESPETAR las mayorias, ser democratas por una vez.

  • 2015.eko maiatzak 06

    No es un problema de "rigor presupuestario", Sr. Erkoreka. Es un problema de no querer asumir con valentía proyectos ambiciosos de Política Social. Priorizar un marco presupuestario, impuesto desde el exterior, frente al derecho a la vivienda, no parece la mejor manera de dar respuesta a las necesidades reales de la ciudadanía vasca.

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)