Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Bizkaia Ikastetxea da Gazte Irekiaren bigarren edizioko irabazlea.

2015.eko apirilak 23

Dagoeneko badaukagu Gazte Irekia! lehiaketako irabazlea. Beste behin ere, parte hartu duten taldeek sormen, irudimen- ahalegin- eta konpromiso-dosi handiak erakutsi dituzte denon artean Euskadi hobea sortzeko gure gazteriarentzat. Azkenean, 16 talde aurkeztu ziren guztira, nork bere  proposamena bideoan aurkeztuta, eta 1.000 boto  baino gehiago eman dira Jaurlaritzako Irekia plataformaren bidez. Epaimahaiak deliberatu eta gero, atseginez iragartzen dizuegu zein den Gazte Irekiako bigarren irabazlea: Vizcaya Ikastetxea Zorionak!

Egin duen proposamenari esker, Bizkaia Ikastetxeak epaimahaiaren onarpena lortu du, eta beste bi finalistei irabazi die: Lauro Ikastola eta CEU Virgen Niña. Epaimahaiak nabarmendu eta baloratu du  proposamena zehatza dela, egiteko modukoa eta errealista, eta egungo premia bati erantzuten diola. 

Zorionak eman nahi dizkiogu talde irabazleari, baina baita Gazte Irekia ekimen honetan parte hartu duzuen guztiei ere; izan ere, ekimen honetan, berriro ikasi dugu zer lortu ahal dugun geure denboraren zati bat ematen badugu gure gazteek esan behar dutena entzuten.

Eskerrik asko parte hartu duzuen ikastetxe guztioi eta gazte guztioi proposamenak egiteko eman duzuen denboragatik, egin dituzuen ahaleginengatik eta hartu duzuen konpromisoagatik. Zuek gabe, ezingo zen Gazte Irekia izan. LASTER ARTE!

Erlazionatutako berria: Lehendakariak Gazte Irekia lehiaketa irabazi duten ikasleak hartu ditu

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko