Berriak Segurtasuna
Eu

Trafiko Zuzendaritzak bide-segurtasunari buruzko ikastaroak antolatu ditu udaltzainei zuzenduta

2015.eko maiatzak 05

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren lankidetzaz

Gaur goizean abiarazi dute Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian, Arkauten, bide-segurtasuneko begiraleentzako ikastaro bat, udaltzainei zuzendutakoa. Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzaren Bide Segurtasuneko 2015-2020etako Plan Estrategikoak bildutako ekimenetako bat da. Erakunde honek antolatzen du ikastaroa PLEAren laguntzaz.
 
Aurten hiru ikastaro emango dituzte: lehen mailako bi eta bigarren mailako bat. 2014an bi ikastaro egin zituzten, lehen mailakoak biak, eta iaztik gaur arte parte hartu duten udaltzain kopurua 54 izan da. Gaur, maiatzak 5, aurtengo bigarren ikastaroa hasiko dute Arkauten. Ikastaroak guztira 60 ordu iraungo ditu, hiru ataletan banatuta. Bi aurrez aurrekoak izango dira eta bat urrutitik egiteko. Ikastaro honen helburua da udaltzainek bide-segurtasuneko begiraleen funtzioak betetzea. Udazkenean I. maila gainditu dutenek eta mugikortasun seguruari buruzko prestakuntzan esperientzia dutenek II. maila egin ahalko dute.

Besteak beste, ikastetxeetako hezkuntza-markoa, komunikazio-gaitasunak eta partaidetza bultzatzeko proposamenak egiten ikasiko dituzte. Halaber, partaideen adinaren arabera erabili beharreko irakaskuntza-prozesuak bereizten ikasiko dute. Ikastaroan simulazioak egin eta kasu zehatzak landuko dituzte. Gainera, partaideetan oinarritutako metodologia aktiboa eta parte-hartzekoa erabiliko dute.

Hurrengo udalerri hauetako udaltzainek hartuko dute parte: Abadiño, Andoain, Amurrio, Azkoitia, Barakaldo, Donostia, Ermua, Galdakao, Gernika, Getxo, Hernani, Hondarribia, Laudio, Lekeitio, Lezo, Muskiz, Oiartzun, Oñati, Orio, Portugalete, Tolosa, Trapagaran, Ugao, Villabona, Gasteiz, Zalla eta Zarautz.

«Udaltzaingoekin egiten dugun partaidetzaren adibide dira ikastaroak. –esan du Trafikoko zuzendari Garbiñe Sáez Molinuevok- Helburua udaltzainek bide-segurtasuneko lanak egin ahal izatea da, eta behar bezala prestatuta egotea. Izan ere, lan hori ezinbestekoa da beste helburu bat lortzeko: trafiko istripuen ondoriozko biktimen kopurua txikitzea. Kasu honetan, hirigunean».

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2015.eko maiatzak 07

    Comentario de Twitter:
    Trafiko Zuzendaritzak bide-segurtasunari buruzko ikastaroak antolatu ditu udaltzainei zuzenduta http://t.co/KPVtWvhBJL

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)