Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Ana Oregi euskal eskaintza logistikoa sustatzen ari da Munichen

2015.eko maiatzak 06
  • Bavariako hiriburua Europako garraio azoka garrantzitsuena hartzen ari da egunotan
  • Basque Country Logistics markaren baitan Bilbo eta Pasaiako portuetako, merkataritza ganbaretako, logistikako klusterreko eta euskal plataforma eta azpiegituretako      ahalmenaren berri ematen ari da

 

Munich 15 05 06

Ana Oregi Euskadiko Garraio sailburuak hainbat bilera egin ditu gaur goizean Municheko Garraio eta Logistika Azokan Alemaniako eta Frantziako erakunde eta enpresetako ordezkariekin. Antonio Aiz Garraio sailburuordeak eta Asier Atutxa Bilboko Portuko Agintaritzako presidenteak ere parte hartu dute bilerotan Euskadik logistika arloan duen eskaintza eta gaitasuna Europako hego-mendebaldean ezagutarazteko asmoz.

Oregik Alemaniako hirian nabarmendu duenez, «Euskadik punta-puntako gaitasuna eskaintzen du garraioaren eta logistikaren arloan, trafiko handienetariko Europako ibilbideetako bat, Madril/Irun/Bordele/Paris ibilbidea, pasatzen baita bertatik. Gure korridore atlantikotik igarotzen dira Iberiar penintsulan sartzen eta irteten diren kargen % 50 eta gainontzeko % 50a Mediterraneoko korridoretik igarotzen dira. Baina uneotan merkatua garraio mota malguagoak eskatzen ari dira, eta, ondorioz, multimodalitateak garrantzi handia du. Gure kasuan, errepide garraioko enpresen flota handia eta modernoa, bi portu handi, Foronda bezalako zama lanetarako aireportu bat eta hainbat plataforma logistiko ditugu, bereziki nabarmendu beharreko Jundiz eta Arasur tartean.

Industria firma handiek eraginkortasuna bilatzen dute, eta, Europako kasuan, baita jasangarritasuna ere, eta, hain zuzen ere, horregatik bultzatzen da garraio arloko multimodalitatea, hau da, kargak kamioz, trenez, itsasontziz zein hegazkinean modu orekatuan garraiatzea. Baldintza hori ezin hobeto eskaintzen dugu Euskadin, eta, gainera, pisuzko argumentu baten laguntzarekin: Europako hegoaldeko puntu estrategiko batean kokatuta gaude eta Iberiar penintsularen atea gara».

Europako beste garraio azoka handietan egin bezala, Municheko Garraio eta Logistika Azokan ere Basque Country Logistics markaren baitan bildu da euskal eskaintza logistikoa, eta, hala, bertako standera hurbiltzen direnek Euskadiko portuen, merkataritza ganbaren, garraio klusterraren eta hainbat enpresa eta erakunderen gaineko informazioa eskuratu ahal izango dute.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)