Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Enpleguaren eta Supertze Ekonomikoarenaldeko Esparru Programaren 2014ko ebaluazioa aurkeztu du

2015.eko maiatzak 05

Lehendakariak Enpleguaren eta Supertze Ekonomikoarenaldeko Esparru Programaren ebaluazio eta jarraipen txostena eman dio gaur Gobernu Kontseiluari. Kontseilu osteko prentsaurrekoan, Jaurlaritzaren bozeramaile den Josu Erkorekak azaldu duenez, Programa hau joan den urtean abarazi zen eta 2016n amaituko da.

Programa hau osatzen duten lau plan estrategikoak “martxan daude”: Enplegu Plana, Industrializazio Plana, “Basque Country” Nazioartekotze Plana eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana. 

Jaurlaritzak 2014 urtean Esparru programa honek izan duen garapenaren balorazio positiboa egiten du. Izan ere, 11.843 lanpostu, 2.236 enpresa eta 29 proiektu estrategikoren sorrera sustatu dira. Enpresa Txiki eta Ertainei dagokionez, 243 atzerriko merkatu berrietara sartu dira, 481ek beren lehiakortasuna hobetu dute eta 1.297k Ikerketa eta Berrikuntza jarduerak garatu dituzte. Honetarako, Jaurlaritzak 1.435 milioi euro mugiarazi ditu eta 620 milioi enpresa abaletan.

Langabeziari buruzko datuak

Langabeziari buruzko datuak ere aipatu ditu bozeramaileak prentsaurrekoan. Apirila 3.964 langabe gutxiagorekin amaitu da «jaitsiera hori azken hamar urteetako apirilean erregistratutako langabezia-jaitsierarik handiena izan da.», adierazi du Erkorekak. Datu horiek, Jaurlaritzaren ustez, azken hilabeteetako joera positiboa berresten dute. Bozeramailek hau adierazi du:  «Euskal ekonomiak konfiantza osoan eta bide onetik egiten du aurrera” eta, horregatik, Jaurlaritzak dituen hazkundeko eta enplegu-sorkuntzako aurreikuspenak mantentzen ditu. 

Zigorrak Kudeatzeko Euskadiko Zerbitzua

Beste gai batzuei jarraiki, Josu Erkorekak adierazi du Euskadiko epaileek, iaz, espetxeratzeen ordezko 5.871 zigor ezarri zituztela.  Zigorrak Kudeatzeko Euskadiko Zerbitzua (ZKEZ) Eusko Jaurlaritzak koordinatzen eta finantzatzen duen zerbitzu bat da, delituak egin dituzten pertsonak berrezteko eta gizarteratzeko. Larritasun gutxieneko delituak egin dituzten pertsonak izan ohi dira, eta Euskadiko epaileek erabaki dute halakoei espetxeratzeen ordezko zigorrak jartzea. 

2014an, halako autoetan, delitu ohikoenen % 63,42 bide-segurtasunaren aurkako delituak eta genero-indarkeriako delituak izan ziren. Kartzelan sartu ordez, Euskadiko epaileek gehien ezarri zuten zigorra (% 52,6) gizartearentzat lan egiteko zigorra izan zen.  

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2015.05.05)

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mikel_uriguen
    2015.eko maiatzak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: El Gobierno Vasco presenta la evaluación del Programa Marco por el #Empleo y Reactivación Económica en 2014 http://t.co/zEr

  • @Foro_BiDC_Foroa
    2015.eko maiatzak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: El Gobierno Vasco presenta la evaluación del Programa Marco por el #Empleo y Reactivación Económica en 2014 http://t.co/zEr

  • @Innobasque
    2015.eko maiatzak 07

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco presenta la evaluación del Programa Marco por el #Empleo y Reactivación Económica en 2014 http://t.co/zEriL0Q3sT @Irekia

  • 2015.eko maiatzak 06

    No acabo de entender la negativa a incrementar un 5% los gastos en I+D+i propuesto por la oposición en el Parlamento salvo que dadas las favorables expectativas económicas el gobierno pretenda objetivos mucho mas ambiciosos para recuperar el terreno perdido en I+D+i, así como en empleos de alta cualificación y productividad.
    El parlamentario, escritor y empresario italiano Edoardo Nesi piensa que para que Italia se recupere económicamente, creciendo en I+D+i, industrial y artesanalmente, esta debe ser, tal vez, la primera prioridad nacional del gobierno.

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)