Berriak Osasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzaren 2013-2020 Osasun Planak aurrikusitako helburuen eta ekintzen erdia abian dira dagoeneko

2015.eko maiatzak 04

Osasun Publiko eta Adikzio Zuzendaria den Miren Dorronsoro konforme azaldu da gaur, Legebiltzarreko Osasun eta Kontsumo  Batzordean, Planak lehen urte honetan lortu duen garapenarekin

Eusko Jaurlaritzaren 2013-2020 Osasun Planak aurrikusten dituen  helburuen eta ekintzen %50a abian dira, dagoeneko. Hala eman du ezagutzera gaur Miren Dorronsorok, Osasun Publiko eta Adikzio Zuzendariak, Osasun eta Kontsumo legebiltzarreko batzordean eskeinitako agerraldian, hain  zuzen ere, planaren lehenengo urtearen inguruko ebaluaketa sakona jasotzen duen txostenaren berri emateko.

2013-2020 Osasun Plan 2013ko abenduan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak. 2014ko apirilean, berriz, Jon Darponek, Osasun Sailburuak, Legebiltzarrean aurkeztu zuen. “Osasuna: Pertsonen eskubidea, guztion ardura” lelopean, 35 helburu eta 146 ekintza zehatz biltzen ditu, denak ere, gure osasun sistema publiko, unibertsal eta kalitatezkoa mantendu eta hobetzera zuzenduak; eta, hala,  osasun eremuan emaitza onak lortzen jarraitu ahal izateko, beti ere, eraginkortasunik handienaz eta pertsonek euren osasun sistemarengan duten konfidantza bizkortuz.

Zehazki, osasuneko gizarte- eta genero-desberdintasunak murriztu nahi ditu planak datozen zazpi urteetan euskal herritarren artean, egoera ahulenean dauden kolektiboen egoera bereziki hobetuz; erakunde guztien arteko konpromisoak lortuz; euskal osasun-sistemaren zuzentasuna indartuz; osasunean eragiten duten egiturazko eta bitarteko erabakigarrien gainean esku hartzen duten politika publikoak garatzea babestuz; pertsonen parte-hartzea eta ahalduntzea bultzatuz; osasun-zerbitzuetan emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa eta tratamendua sustatuz; ikerketa eta berrikuntza bultzatuz, eta abar...

Horretarako, Miren Dorronsorok berak gogora ekarri duenez, osasun publikoko politikek zeharkakoak eta erakundeen artekoak izan beharra hartzen du abianpuntutzat plan honek. Hori dela eta, Iñigo Urkullu Lehendakariaren  lidergoa du, bera bai baita Planaren Zuzendaritza Batzordearen buru, zeinaren xedea Osasun Euskal Planaren estrategiak eta jomugak berraztertzea den, beti ere, Osasuna politika guztietara hedatzearen ikuspegitik, osasunarenganako eragileei ekinez eta garapen jasangarriari erreparatuta.

Gasteiz, 2015eko maiatzaren 4a

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @HUAospitalea
    2015.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzaren 2013-2020 Osasun Planak aurrikusitako helburuen eta ekintzen erdia abian dira dagoeneko http://t.co/WExbMvyyfI

  • @HUAospitalea
    2015.eko maiatzak 04

    Comentario de Twitter:
    La mitad de los objetivos y las acciones previstos en el Plan de Salud 2013-2020 del Gobierno Vasco están en marcha http://t.co/OlqqX67cpH

  • @lurubeta
    2015.eko maiatzak 04

    Comentario de Twitter:
    La mitad de los objetivos y las acciones previstos en el Plan de Salud 2013-2020 del Gobierno Vasco están ya en ... http://t.co/cBCXpKX5Yz

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)