Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Lan-arriskuen Prebentzioko Osalan sarien banaketa

2010.eko uztailak 06

Carlos Zapaterok azpimarratu du segurtasunez ekoiztea etorkizuna dela

Carlos Zapatero Enplegu sailburuordeak azpimarratu du segurtasuna eta laneko osasuna lehentasunezko helburua direla Gemma Zabaletak zuzentzen duen Sailarentzat.

Carlos Zapatero Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuordeak Barakaldon, Osalanen egoitzan egin duten laneko arriskuak saihesteko enpresa praktika onenen sari banaketan parte hartu du gaur goizean.

Ekitaldian, Carlos Zapatero sailburuordeak azpimarratu du segurtasuna eta laneko osasuna "erabateko lehentasuna" duen helburua dela Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailarentzat, eta horrela izaten jarraituko duela legegintzaldi guztian zehar.

Halaber, Zapaterok nabarmendu du segurtasun baldintzen eta laneko osasunaren hobekuntza lehentasunezko helburuak direla, eta ahalegin guztiak egingo dituztela horretan.

Sailburuordeak esan duenez, Sailburuaren aburuz laneko segurtasuna eta osasuna inbertsioak dira eta segurtasunez ekoiztea era modernoan ekoiztea da, eraginkorra, eta etorkizuna duena.

Horren harian, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak sektore guztiak baitan hartzen dituen helburuak finkatu ditu. Horrela, lan istripuak eta laneko gaixotasunak ikertu dituzte, sorburuak zeintzuk diren jakiteko, ezbeharren zergatia jakiteko, horiek mugatzeko eta etorkizunean berriz ere ez gertatzeko.

Eusko Jaurlaritza 2011-2014rako plan estrategikoaren sorkuntza lanetan buru-belarri dagoela azpimarratu du Zapaterok, eta gaineratu du aipatutako plan estrategikoa Osalaneko teknikariek landuko dutela.

Azkenik, sailburuordeak nabarmendu du segurtasunean eta laneko arriskuak saihesteko beharretan asko aurreratu dela, eta enpresek lan horretan egindako ahalegina goraipatu du.

Saritutako enpresak

Pilar Collantes Osalaneko zuzendariak eta Alfonso Garcia Barakaldoko alkateordeak ere parte hartu dute sari banaketan, eta bertan laneko arriskuak saihesteko ahaleginak egiteagatik saritu dituzte zenbait enpresa.

50 baino langile gehiago dituzten enpresen saria Metro Bilbaok eta Patentes TALGOk eraman dituzte.

Bestalde, 50 baino langile gutxiago dituzten enpresen saria Proton electronicarentzat izan da.

Halaber, beste enpresa batzuek aipamen berezia jaso dute laneko arriskuak saihesteko egiten dituzten ahaleginengatik. Hau da zerrenda: Asociación de Constructores y Promotores de Vizcaya, ASCOBI; Sabico Seguridad, S.A.; Cementos Rezola; Construcciones Galdeano S.A.; Ge Power management S.A.; eta Hormigones y minas S.A.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Viseconsejero de Trabajo, Directora de OSALAN