Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

2015ean euskal herri administrazioko langileen prestakuntzarako 2,2 milio euroko laguntzen deialdiak argitaratu dira

2015.eko maiatzak 04
  •  IVAPek diruz lagunduko du Euskadiko hiru erakunde-mailetan edo Euskal Herriko Unibertsitatean lan egiten duten pertsonen prestakuntza jarraitua.
  • Laguntzak eskuratzeko eskaera Eusko Jaurlaritzaren webgunetik (www.euskadi.eus) egin behar da; epea bihar asteartea, maiatzaren 5etik 2015eko ekainaren 30era arte egongo da zabalik.
  • Eusko Jaurlaritzaren lehentasunezko helburuetako bat da langile publikoen profesionalizazioan aurrera egiteko prestakuntza ematea; hala, herritarrei zerbitzu publiko eraginkorragoa eta modernoagoa eskaintzeko, gaur egungo gizartearen premietara egokitua.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak 2.207.500 euroko laguntzen deialdiak argitaratu ditu gaur, hauen bidez, 2015ean euskal administrazioetan lan egiten duten pertsonen prestakuntza-planak eta -programak finantzatuko ditu Eusko Jaurlaritzak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen bitartez (IVAP).

Hori horrela, Eusko Jaurlaritzak EAEko administrazio publikoetako langileen etengabeko prestakuntzaren aldeko "apustuari eta ahaleginari" eutsiko dio. Langile publikoen prestakuntza jarraitua Gobernu honek lehenetsitako helburu bat da, herritarrei eskainitako zerbitzuen kalitatea hobetzeko asmoa baitu. Azken finean, helburua da administrazio publiko modernoagoa eta eraginkorragoa lortzea, gaur egungo gizartearen premietara egokitutakoa.

Laguntzak eskuratzeko eskaera telematikoki egin behar da, Eusko Jaurlaritzaren webgunetik (www.euskadi.eus); epea bihar asteartea, maiatzaren 5ean zabalduko da, 2015eko ekainaren 30era arte (30a barne).

EAE

Batetik, Eusko Jaurlaritzak 1.422.500 euro bideratuko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko langileak prestatzeko. Honela banatuko da kopuru hori:

  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko irakasleak: 491.000 euro
  • Osakidetza: 483.500 euro
  • Eusko Jaurlaritzako sailak: 156.000 euro
  • Euskal Herriko Poliziaren eta Larrialdien Ikastegia: 115.000 euro
  • Eusko Jaurlaritzako erakunde autonomoak: 110.000 euro
  • Justizia Administrazioko langileak: 67.000 euro

FORU- ETA TOKI-ADMINISTRAZIOAK, ETA EHU

Bestalde, Jaurlaritzak 785.000 euro bideratuko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko toki- eta foru-administrazioetako langileen eta Euskal Herriko Unibertsitateko langileen trebakuntza finantzatzeko. Honela banatuko da kopuru hori:

  • Toki-administrazioak: 375.000 euro
  • Foru-administrazioak: 345.000 euro
  • UPV/EHU: 65.000 euro

 

IVAP

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen lan nagusietako bat euskal administrazio publikoetako langileak hautatzea eta trebatzea da. Eta horrez gain administrazioan euskararen erabileraren normalizazioa bultzatzea, euskarako itzulpen ofizialak egitea eta euskarako terminologia juridiko eta administratiboa finkatzea eta hedatzea. Bai eta hizkuntzari, zuzenbide eta administrazioari eta kudeaketa hobetzeari buruzko aholkularitza ematea eta ikerketak egitea ere.

 

 

(*) EHAAn argitaratua: 

http://www.jusap.ejgv.euskadi.eus/r47bopvapps/eu/bopv2/datos/2015/05/1501931e.shtml

http://www.jusap.ejgv.euskadi.eus/r47bopvapps/eu/bopv2/datos/2015/05/1501932e.shtml

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)