Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Haurreskolak Partzuergoan izena emateko epea irekitzera doa

2015.eko maiatzak 03

Maiatzaren 4tik 13ra, Haurreskolak Partzuergoko eskoletan

Hobaridun kuoten sistema berria sartuko da indarrean irailean

2014an eta 2015ean jaiotako haurren guraso eta tutoreek maiatzaren 4tik 13ra bitarteko epea izango dute Haurreskolak Partzuergoko eskoletan plaza eskatzeko. Izena emateko epe hau partzuergoko eskolaren batean lehen aldiz irailean, urrian edo azaroan sartuko diren neska-mutikoentzat irekitzen da. Beraz, plaza bat eskatu nahi duten gurasoek honako egutegi hartu beharko dute aintzat:

  • maiatzaren 4tik 13ra: eskariak entregatzea
  • ekainaren 16an: behin-behineko zerrendak argitaratzea
  • ekainaren 17tik 30era: behin-behineko zerrenden kontra erreklamazioak aurkeztea
  • uztailaren 10ean: behin betiko zerrendak argitaratzea
  • irailaren 4a: haurren hasiera-data haurreskolan

Bihar irekiko den epe honekin batera, Haurreskolak Partzuergoak urtean zehar beste bi izen-emate aldi ere zabaltzen ditu: urrian (abenduan, urtarrilean edo otsailean lehen aldiz sartuko dien umeentzat), eta urtarrilean (martxoan, apirilean, maiatzean edo ekainean lehen aldiz sartu nahi dutenentzat)

8.300 plaza

Haurreskolak Partzuergoak 8.300 plaza eskainiko ditu 2015eko irailean, Euskadi guztiko 177 udalerritan kokaturik dauden 233 haur eskolatan. Ikasturte berria, gainera, Sondikako (Bizkaia) haur eskola berriaren irekierarekin hasiko da. Eskaintzen diren 8.300 plaza horietatik, 6.000tik gora izango dira libre, egun zerbitzu hau erabiltzen ari diren 2.150 umek bertan jarraituko baitute irailetik aurrera ere. Une honetan, 6.000 ume inguru hartzen ditu 0-2 urte bitarteko hezkuntza eskaintzen duen partzuergoak.

 

2015eko iraila: prezio publiko berriak Haurreskolak Partzuergoan

Baina beste bat da hurrengo ikasturterako berrikuntza nagusia: irailean, Haurreskolak Partzuergoa hobaridun kuota sistema berria aplikatzen hasiko da, joan zen martxoan Zuzendaritza Batzordeak onartutakoari jarraiki. Honela, kuota eta beken sistema batetik kuota eta hobarien sistema berri batera pasatuko da, familientzako bidezkoagoa den sistema batera, egiten duten ahalegin ekonomikoa errentaren arabera mailakatzea ahalbidetuko baitu. Errentak erabakiko du, familia tipologiarekin eta seme-alaba kopuruarekin batera, zein tartetan kokatuko den familia bakoitza, eta ondorioz, zenbateko kuota ordainduko duen hilero.

Hobaridun kuotak

Egun familia guztiek ordaintzen dute kopuru berbera, izan 5 orduz azpiko zerbitzua eguneko (160 euro hilean), izan 8 ordu arteko zerbitzua eguneko (208 euro hilean).

Egungo sistemarekin alderatuta, oinarri berriek hiru tarte bereizten dituzte, familia-errenta estandarizatua aintzat hartuta:

Kuota-tartea

Errenta estandarizatu mailak

8 orduko kuota

5 orduko kuota

1

≤ 10.000€

 118€

91€

2

10.000 eta 15.000€ artean

180€

140€

3

≥ 15.000€

208€

160€

Errenta estandarizatuaz ari garenez, familia bakoitzari dagokion tartea erabakitzeko, baliokidetasun koefiziente bat hartu beharko da kontuan. Koefiziente hau familiaren ezaugarriek erabakiko dute: familiaren errentak, familiaren izaerak eta seme-alaba kopuruak.

Familia mota

Seme-alaba kopurua.

Baliokidetasun koefizientea

Guraso bakarrekoa

1

1,6

2

1,9

3

2,2

4

2,5

5

2,8

6

3,1

Bi gurasokoa

1

1,8

2

2,1

3

2,4

4

2,7

5

3,0

6

3,3

Beraz, familia bakoitzak, ezaugarri horien arabera ezarri zaion koefizientearekin zatitu beharko du bere errenta.

Zenbait adibide praktiko, familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistema ezartzen dutenak

  • Guraso bakarreko familia, bi seme-alabarekin. 18.500 euroko familia-errenta.

18.500÷1,9 (koefizientea) = 9.736 euroko errenta estandarizatua. Lehen tartea dagokio, eta beraz, 118 euroko kuota ordainduko du hilean (8 ordu), edo 91 euro hilean (5 ordu)

 

  • Guraso biko familia, bi seme-alabarekin. 25.000 euroko familia-errenta.

25.000÷2,1 (koefizientea) = 11.905 euroko errenta estandarizatua. Bigarren tartean kokatuko da, eta 180 euroko (8 ordu) edo 140 euroko (5 ordu) kuota hobariduna ordainduko du (lehen 208 euro 8 ordugatik, eta 160 euro 5 ordugatik).

 

  • Guraso bakarreko familia, seme edo alaba bat, eta 23.500 euroko familia-errenta.

23.500÷1,6 (koefizientea) = 14.687 euroko errenta estandarizatua. Bigarren tartean sartuko da, eta kuota hobariduna ordainduko du.

 

  • Guraso biko familia, hiru seme-alaba, eta 43.000 euroko familia-errenta.

43.000÷ 2,4= 17.919 euroko errenta estandarizatua. Hirugarren tartea dagokio, eta egun ordaintzen duen kopuru berbera ordainduko du.

 

Aldaketa honekin, kuota eta beken sistema batetik kuota eta hobarien sistema berri batera pasatuko da Haurreskolak Partzuergoa. Era honetan, errenta dela-eta hobariren bat eskuratzen duten familiei, berehala aplikatuko zaie hobari hori kuoten ordainketan bertan, beken esleipenaren zain egon beharrik gabe. Berehalakotasun honek premia ekonomikorik handiena duten familiei egingo die mesede. Gainera, familia asko dira lehen bekarik jasotzen ez zutenak, baina orain hobaria izateko eskubidea izango dutenak. Hau da, hobariak jasoko dituzten familien kopurua (lehengo bekak) handitu egingo da, ekitatearen mesedetan.

Aurrez seme edo alaba Haurreskolak Partzuergoko eskolaren batean onartua dutelako izen-ematea egin beharrik ez duten familientzat, hirugarrena ez beste edozein tarte dagokiela frogatuko lukeen dokumentazioa aurkezteko epe bat irekiko da. Epe hau 2015-2016 ikasturtearen hasieran soilik irekiko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko