Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

2015-2016 ikasturterako Batxilergoan aurrematrikula egiteko epea irekitzea

2015.eko maiatzak 02

Izen emateak maiatzaren 4tik aurrera egin ahal izango dira, online edo ikastetxeetan bertan

Datorren astelehen honetan, maiatzaren 4an irekiko da 2015-2016 ikasturterako Batxilergoan eskabideak aurkezteko epea, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko nahiz itunpekoetan.

Azken urteotan ohiko bihurtu den legez, izena emateko bi bide izango dira: online edo ikastetxeetan. Internet bidez online egin nahi dutenek, maiatzaren 4tik 13ra bitarteko epea izango dute (www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus), eta aurkeztu beharreko dokumentazioa eskaneatuta atxiki beharko dute, prozesu horretan bertan. Aurrematrikula ikastetxeetan bertan egiteko berriz, maiatzaren 4tik 14ra arteko epea egongo da.                                                                                       

2015-2016 ikasturtean Batxilergoa ikasteko aukera eskaintzen duten 204 ikastetxe, publiko nahiz pribatu, izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan, ondorengo hiru modalitate hauetako bat ikasteko: Zientziak, Giza eta Gizarte Zientziak, edo Artea. 2014-2015 ikasturtean 30.243 ikasle ari dira Batxilergoa ikasten Euskadin.

Kontuan hartu beharreko egutegia:

-         Maiatzaren 4tik 14ra: Aurrematrikula egiteko epea (online maiatzaren 4tik 13ra).

-         Ekainak 3: Onartuen eta ez onartuen behin-behineko zerrendak argitaratuko dira. Zerrenda hauek ikusgai egongo dira eskatutako lehenengo ikastetxean.

-         Ekainaren 4tik 8ra: Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko epea.

-         Ekainak 11: Onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrendak argitaratzea.

-         Ekainaren 22tik uztailaren 6ra: Matrikula egiteko epea.  

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)