Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Gazta Egunaren XVIII. edizioa Idiazabalen ospatuko da hurrengo asteburuan

2015.eko apirilak 30

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, Idiazabalgo alkateak, Ioritz Imazek, Idiazabal J.I.ren Kontseilu Arautzailearen presidenteak, Jose Mª Uztarrozek eta Artzai Gazta elkartearen ordezkari batek, Beñat Egaña artzaiak, asteburu honetan, bereziki igandean, Idiazabalen ospatuko de Gazta Egunaren XVIII. edizioa aurkeztu dute.

Azokara hurbiltzen diren guztiek ospakizun hori dela-eta antolatu diren jarduera ugarietan parte hartzeko aukera izango dute, herriko artzainak lanean ikusteko, gaztak ohiko eran eta era modernoan egiten, gaztak ketzen, ardiei ilea eskuz eta makinaz mozten, bai eta euskal artzain txakurrekin eta mastinekin zuzenean kontaktuan egoteko ere.

Azokara joandakoek osatutako herri epaimahaiak erabakiko du zein den gaztarik hoberena hainbat artzainek jendearen aurrean jarritako guztietatik. 2 euroren truke 6 gazta pintxo dastatu ahal izango dira.

Aurten, gainera, berritasun moduan, azpimarratzekoa da 300 metro karratuko karpa bat jarriko dela, “Basque: zer jan, hura izan” izenarekin, eta bertan Eusko Label kalitateko produktuekin egindako pintxoak, ogitartekoak, entsaladak eta anoak eskainiko direla. Protagonismo berezia izango dute Basatxerriko txerriaren burualde anoek eta eskainiko diren 7 sagardoek. Karpa zapatu arratsalde-gauean eta igandean egongo da zabalik, egun osoan.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)