Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskadiko estuarioak leheneratzeko proiektua, Europako Batzordeak «Best of the Best» izendatu duena, herritarrek bozkatzeko ipiniko dute

2015.eko apirilak 30
  • «Best of the Best» LIFE Nature/Information Projects Awards 2015
  • https://ec.europa.eu/eusurvey/runner/citizens_vote2014
  • Europako Batzordeak «Best of the Best» izendatutako proiektua beste sari baterako hautagai. Herritarrek Internet bidez bozkatu ahalko dute.
  • Hungariako, Bulgariako, Errumaniako eta Greziako ingurumen-ekimenekin lehiatuko da.
  • Txingudiko, Leako eta  Urdaibaiko estuarioak leheneratzeko lanen bidez, txilka espezie inbaditzailearen 570.000 zuhaixka baino gehiago kendu dituzte.
  • Galera: «ingurumenaren arloan, Euskadiko herritarrek eta erakundeek gauzatzen duten lan onaren adibide bat da»

 VG/BRU, 2015-04-30

Eusko Jaurlaritzak Txingudiko, Leako eta Urdaibaiko estuarioetan txilka landare inbaditzailea desagerrarazteko egindako lanak bost «Best of the Best» jardunbide egokien artean hautatu du Europako Batzordeak. Hala, ekainaren 4an, Bruselan egingo duten ekitaldian, Ana Oregi sailburuak «LIFE Nature/Information Projects Awards 2015» saria jasoko du. Gainera, Europako Batzordeak herritarrek saritutako ekimenak bozkatzeko prozesua abiarazi du Internetez. Ingurumeneko sailburuorde Josean Galerak Euskadiko estuarioetan burutako lanen berri duten herritarrak Europako Batzordearen https://ec.europa.eu/eusurvey/runner/citizens_vote2014 webgunean sartzera eta Euskadiko proiektuari babesa ematera animatu ditu.

 «Oraingoz, Euskadik “Best of the Best” sari ofiziala lortu du, baina interesgarria izango litzateke halako lurralde txiki batek Batasuneko beste nazio batzuen artean nabarmentzea, estuarioak zaintzen dituelako. Horrek, gainera, erakusten du Euskadiko herritarrek eta erakundeek oso lan ona egiten dutela ingurumenaren arloan», azaldu du Josean Galera sailburuordeak.

 Europako Batzordeko saritu dituen beste ekimenak hurrengo hauek dira: eguzki-arranoaren eta sakre belatzaren kontserbazioa Bulgariako Red Natura 2000 guneetan, Orsini sugegorriaren kontserbazioa Hungariako Karpatoetan, Errumaniako Ekialdeko Karpatoetan hartzak kontserbatzeko jardunbide egokiak, eta Greziako itsasoko ugaztunak babesteko, haien inguruan hezteko eta haiei buruzko ezagutza jendarteratzeko Thalassa kanpaina.

 Vote now for your favourite LIFE project

 You are being asked to vote for your favourite environmental project and your favourite nature project, from the winners of the Best of the Best LIFE Projects 2014.

The Best of the Best are those judged to have been the most inspiring LIFE projects. They are meticulously selected by environmental experts according to rigorous criteria.

This year's Best of the Best winners have just been announced. In all, some 13 projects have been recognised as being particularly exemplary. Of these, eight fall under the environmental category and five under the nature category.

The public voting for the LIFE Community Awards is now open to everyone! Voting will end on 01/06/2015 at 23:00 Brussels time.

 

Best LIFE-Nature/ Information Projects 2014: please select one of the projects below:

 

BSPB LIFE+ SAVE THE RAPTORS - Conservation of imperial eagle and saker falcon in key Natura 2000 sites in Bulgaria

CONVIPURSRAK - Conservation of Hungarian meadow viper (Vipera ursinii rakosiensis) in the Carpathian-basin

Estuarios del Pais Vasco - Restoration of habitats of Community interest in the Basque Country's estuaries.

URSUSLIFE - Best practices and demonstrative actions for conservation of Ursus arctos species in Eastern Carpathians, Romania

Thalassa - Thalassa Campaign: Learn, Act, Protect/Awareness, Educational and Participation Campaign for Marine Mammals in Greece

 

Best LIFE-Environment/ Information Projects 2014: please select one of the projects below

 

WIZ- WaterIZe spatial planning: encompass future drinkwater management conditions to adapt to climate change

POWER- Project for Optimisation of Water and Emissions Reduction

AQUA- Achieving good water QUality status in intensive Animal production areas

AgriClimateChange - Combating climate change through farming: application of a common evaluation system in the 4 largest agricultural economies of the EU

REWETLAND - Widespread introduction of constructed wetlands for a wastewater treatment of Agro Pontino

DEMONSTRATION OF KDV TECH - First Implementation Of A New Waste Recovery Technology Converting The Msw From A Representative Urban Region Into Synthetic Diesel Fuel

Slovenia WEEE campaign - Raising awareness of the importance of environmentally sound management of WEEE among identified target groups in Slovenia

RESTORE - RESTORE - Rivers: Engaging, Supporting and Transferring knOwledge for Restoration in Europe web summary | website | layman's report

The award ceremony will take place from 18:30 to 20:30 on Thursday, 4 June 2015 at The Egg in Brussels.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)