Berriak
Eu

Abra Terminales Marítimas, Ekonor, Norbega eta Euskal Trenbide Sareak enpresek lortu dute Europako EMAS ingurumen ziurtagiria

2010.eko uztailak 03

EAEko Abra Terminales Marítimas, Ekonor, Norbega eta Euskal Trenbide Sareak enpresek lortu dute Europako EMAS ziurtagiria. Egiaztapen horrek ingurumenaren ikuspuntutik bikainak diren erakundeak ziurtatzen ditu.  Lau horiekin, Euskadin 44 erakundek lortu dute Euskadin Europako ziurtagiri hori. 

EMAS erregistroa (Eco-Management and Audit Scheme) Europar Batasunak sustatutako errekonozimendua da. Enpresen ingurumen bikaintasuna saritzen du, eta haiek ingurumena kudeatzeko sistema bat boluntarioki ezartzeko egindako esfortzua nabarmentzen du. Euskal Autonomia Erkidegoan 2010ean ziurtagiri hori 50 enpresak baino gehiagok lortzea espero dute.

EAEn berriko EMAS lortu duten erakundeak Abra Terminales Marítimas, Ekonor, Norbega eta Euskal Trenbide Sarea dira. Abra Terminales Marítimas Europako hegoaldeko Atlantikoko edukiontzi terminal handienetako eta modernoetako bat da, eta Bilboko portuan dago. Kalitateko eta ingurumeneko arau zorrotzenekin dago ziurtatuta: ISO 9001:2008 arauarekin, edukiontzi zerbitzuen erreferentzialarekin, ISO 14001:2004 arauarekin eta, hemendik aurrera, EMAS ziurtagiriarekin.

Norbega etxeak gasdun edariak ekoizten ditu, bereziki, Coca Cola multinazionalarenak. Enpresak konpromiso irmoa du ingurumenarekin; hortaz, iraunkortasuna handitzen eta ekoizpen prozesu guztietan energia aurrezten saiatzen da. Konpromiso hori berresteko, orain, EMAS lortu du.

Bestalde, Ekonor enpresak hondakinen kudeaketa integrala egiten du Bizkaian, Gipuzkoan eta Lugon.  Indarrean dagoen ingurumen legedia betetzeaz gain, Ekonorrek orain EMAS lortu du ingurumenaren aldetik arduratsua dela ziurtatzeko.

Euskal Trenbide Sarea Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoa da. 2004ko irailean sortu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide sektorea berrantolatzeko eta garraiobideen arteko oreka bultzatzeko. Hala, ingurumenean eragin txikiagoa dutenak, bereziki, trena, bultzatzen ditu.

EMAS ziurtagiria edozer erakunde publikok edo pribatuk lor dezake. EMAS ziurtagiri boluntarioaren sistema aukeratzen duten erakundeek, ingurumena kudeatzeko sistema ezarri, ingurumen ekintza programa gauzatu, alor horretan egiten duten jarduna berrikusi eta horren berri eman eta aditu independenteen azterketa jaso behar dute.

EMAS nazioarteko ISO 14001 arauarekin bateragarria da, baina ingurumeneko legedia betetzea baino gehiago eskatzen du. Langileek aktiboki parte hartzea eta ingurumenarekiko benetako komunikazioa sustatzea ezinbesteko baldintzak dira. Europar Batasuneko estatu kide guztietan aplika daiteke, eta gero eta herrialde hautagai gehiagok eskatzen dute EBn sartzeko. Bestalde, Europako Batzordeak bere zerbitzuetan eta eraikinetan EMAS aplikatzeko konpromisoa hartu du.

Estekak:

 Ingurumena, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Saila: http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-3113/es/contenidos/informacion/emas/es_931/emas_intro_c.html

 Europako Batzordeko Ingurumen Saila: http://ec.europa.eu/environment/emas/index_en.htm

Iruzkin bat
  • @ecologiasfera
    2010.eko uztailak 03

    Comentario de Twitter: Abra Terminales Marítimas, Ekonor, Norbega y la Red Ferroviaria Vasca obtienen el certificado ambiental europeo EMAS. http://bit.ly/bTOUru

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko