Berriak
Eu

UNESCO Etxeak Nazio Batuetan Garapen Iraunkorrerako helburuak lortzeko gobernu azpiestatalen eta sozietate zibilaren papera aldarrikatu du

2015.eko apirilak 27

Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzaren eta UNESCO Etxeko ordezkariak Nazio Batuen egoitza nagusian ospatu den Garapen Iraunkorrerako Post 2015 Agendaren bilerara bertaratu dira. 

UNESCO Etxeak Nrg4SD sarea, Garapen Jasangarrirako Gobernu erregionalen sarea alegia, antolaturiko ekitaldi paraleloan parte hartu du. Arantza Acha UNESCO Etxearen zuzendariaren ustez, gobernu azpiestatalen papera kontuan hartu behar da datorren irailean onartuko diren Garapen Iraunkorrerako politikak onartzeko orduan. Horregatik, eskualdeetan dauden GKEen eta erakunde publikoen arteko elkarrizketa eta kolaborazio eremuak indartu daitezen eskatu du. Arantza Acharen hitzetan "gobernu lokal eta azpiestatalek Garapen Iraunkorrerako helburuekin zerikusi zuzena duten konpetentziak dituzte. Eusko Jaurlaritzak adibidez, osasunean, hezkuntzan, kooperazioan eta berdintasunerako politiken inguruan erabakitzeko ahalmena dauka."

Bestalde, UNESCO Etxearen zuzendariak Euskadin sarritan GKEek gai horien inguruko agendak sortzen dituztela esan du. Izan ere, esparru lokal eta erregionalean dauden aktoreek inor baino hobeto ezagutzen dute leku bakoitzaren errealitatea bere ustez. 

Horren harira, Ander Caballero Euskadiko Ordezkariak EEBBtan, UNESCO Etxearen eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren helburu amankomuna Post 2015 Agendan sozietate zibilaren konpromezua handitzea dela azaldu du. Horrez gain, Caballerok Garapen Iraunkorrerako Agendaren bilerak GKEek Euskadin betetzen duten papera ezagutarazteko aproposak direla adierazi du.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @djjacomenorato
    2015.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    UNESCO Etxea defiende en la ONU el papel esencial .. http://t.co/bB83g0bY0C

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)