Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

35,6 milioi euro bideratuko dira 16.000 langabeturen trebakuntza profesionala hobetzeko. (2015-04-27(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko apirilak 27

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzekoa, laneratzerako prestakuntza-baliabideei buruzko abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren II. kapituluan aurreikusitako hainbat laguntza finantzatzeko.

LABURPENA

Eusko Jaurlaritzak 35,6 milioi euro erabiliko ditu Lanbiden izena emanda duten 16.000 langabeak profesionalki trebatzeko eta merkatuan duten posizioa hobetzeko ekintzetara.

Ondoko hauek eskatu ahalko dituzte: lanbide-heziketa arautuko zikloak ematen dituzten baimenduriko zentro publiko eta pribatuak, bestelako prestakuntza-zentro pribatu eta publikoak (lanbide-heziketako zentro pribatuak, lanbide-hastapeneko zentroak, beste trebakuntza-erakunde batzuen hezkuntza-zentroak oro har) eta enpresak eta enpresa-taldeak (kontratazio-konpromisoei loturiko prestakuntza-proiektuak egiteko soilik).

Hurrengo hauek ere eskatu ahalko dituzte: udalerriak, mankomunitateak, koadrilak, toki-garapeneko agentziak eta horien mendeko sozietate publikoak; lan-merkatura sartzeko zailtasun bereziak dituzten taldeak babesteko elkarteak, fundazioak eta gobernuz kanpoko erakundeak; eta jarduera-eremu bezala laneratzeko zailtasun bereziak dituzten taldeekiko giza baliabideen arloa duten kontsulta-entitateak.

2014an, 15.941 lagunek hartu zuten parte antolatu ziren 1.236 ikastaroetan. Hurrengo arloen ingurukoak izan ziren.

- Ekoizpen-merkatuaren uneko beharretara egokitutako eskumenak eskuratzea ahalbidetuko duen prestakuntza egiaztagarria, ikasleei laneratze-aukera handia ematen dien titulu batean islatuta, oso praktikoa den prestakuntza batekin, eta sektoreko enpresekin harreman zuzena izanda. Horietan egingo da, bada, lanekoak ez diren praktiken nahitaezko modulua.

- Espezializazio adimendunaren prozesuetan, enpresen beharrei erantzuten dien prestakuntza berritzailea, produktibitatea eta lehiakortasuna handitzeko beharrezkoa dena.

- Laneratzeko zailtasunak dituzten taldeei egokitutako prestakuntza, oinarrizko edo lan egin aurreko prestakuntza gisa, kualifikazio-ikastaroetara eta ezgaitasunari egokitutako prestakuntzara sartzeko beharrezko ezagutzarik gabe.

- Kontratazio-konpromisoei eta lantokietan lanekoak ez diren praktikak egiteko konpromisoei lotutako prestakuntza, prestakuntza-zentro batean eskuratutako gaitasun teorikoak eta praktikoak enpresek eskaintzen dituzten postuetan garatzen diren benetako gaitasunekin doitzea, eta langabeen enplegagarritasuna hobetzea ahalbidetzen duena.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau