Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Espainiako eta Euskadiko Gobernuek lehen aldiz sinatu dute sustapen bateratuko akordio bat

2010.eko uztailak 05

Hitzarmenak 600.000 euroko zenbatekoa du, Gobernu zentralak eta autonomikoak % 50ean jarritakoa

Bereziki azpimarratuko da sustapen enogastronomikoko ildoa eta bilduriko ekintzak Erresuma Batuari, Frantziari eta Alemaniari zuzenduko zaizkie

Eusko Jaurlaritzak eta Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak gaur sinatu dute, lehen aldiz, sustapen bateratuko akordio bat Euskadiren helmugak eta produktuak nazioarteko merkatu igorle nagusietan kokatzea ahalbidetuko duten ekintzak garatzeko.

Turismoko Estutu idazkari Joan Mesquidak eta Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Pilar Zorrillak sinatu dute akordioa, Guggenheim Bilbao Museoan antolaturiko ekitaldian. Espainiako Turismo Institutuak (Turespaña) eta Turismoaren Euskal Agentziak (Basquetour) sustapen-ekintzak garatzeko bideratuko duten zenbatekoa 600.000 euro izango da, eta alderdi bakoitzak % 50ean hartuko du bere gain diru-kopuru hori.

Hitzarmen hau sinatuta, Euskadiren helmuga eta produktuek turismo-merkatu igorleetan duten kokapena hobetu nahi da, eta merkatu horien artean lehentasunezkotzat jotzen dira Erresuma Batua, Frantzia eta Alemania. Akordioaren indarraldia gaurko sinatzearekin hasi eta urte-amaieraraino iritsiko da. Marketin- eta publizitate-kanpaina bateratuak egitea ahalbidetuko du, Turespañak 'I need Spain' esloganpean abiarazitako kreazio berriaren babesean. Bisual espezifikoak erabiliko dira Euskadiko helburu eta produktuetarako, Turespañaren logoarekin eta Euskadiko turismoko markarekin.

Aurreikusiriko ekintzak

Euskadiko helmuga turistikoen irudiko eta produktuko publizitate-kanpainak egitea biltzen du hitzarmenak, bitarteko konbentzionaletan eta 'on line', 360.000 euroko zenbatekoaz. Horretaz gain, gainerako 240.000 euroak bidaia-agentziekin eta touroperadoreekin, eta komunikabideekin egingo diren marketin-ekintzetan inbertituko dira, ekintza horiek betiere azken kontsumitzaileari zuzenduta; tokian tokiko marketin-kanpainak, azokak, gizarte-sareak, eta abar.

Espainiako eta Euskadiko Gobernuaren arteko sustapen bateratuko lehen hitzarmena da. Dena den, Erkidegoko helburu batzuk nazioartean sustatuko dira Turespañaren eskutik, eskualdeez gaindiko marka-hitzarmenen esparruan, hala nola Espainia Berdearen kasuan, zeinean Euskadik parte hartzen duen -hitzarmena ekainean sinatu zen, 1,3milioiko zenbatekoaz-, edo Done Jakue Bidea, otsailean sinaturikoa 2 milioiko horniduraz.

Era berean, Turespañaren 'I need Spain' kanpainaren kreazio berrian Guggenheim Museoaren irudia daukan telebista spot bat biltzen da kultura-turismoa sustatzeko.

Kanpo-sustapena

Eusko Jaurlaritza, Basquetour bidez, ziur dago hitzarmen honek atzerrian proiekzio handiagoa ekarriko duela turismo-helmuga gisa. Ekintzetan eraginkortasun handiena lortzeko, Euskadirekin zuzeneko aireko konexioak dituzten herrialdeetan garatuko da sustapena.

Eusko Jaurlaritzak uste du azken urtean garaturiko sustapen-estrategiak emaitza positiboak lortu dituela. Izan ere, Euskadik ondoz ondo hamaika hilabete egin ditu turisten sarrera eta gaualdien etengabeko hazkundearekin. Une hauetan, 2010eko lehen bost hilabeteetako datuek euskal turismoak historian izan duen hasiera onena islatzen dute. Sustapen berri hau sektore hori Euskadin hazteko lagungarri izango dela espero da.

Bestalde, Turespañak, 2020ra bitarteko Ikuspegia Espainiako Turismo Planaren esparruan, turismo-marketineko ekintzak garatu nahi ditu, Espainiako turismo-helmugek nazioarteko merkatuetan dituzten posizioak hobetzea ahalbidetuko dutena, eta Espainiako turismo-produktuak atzerrian merkaturatzeko aukera babestu. Ildo horretan, sustapen bateratu bateko estrategia berri baten barruan, 259 akordio lortu dira, 21 Autonomia Erkidegoekin eta 238 eite pribatuekin, touroperadoreekin, airelineekin eta abar. Guztizko aurrekontua 67,8 milioi eurora iristen da.

5 iruzkin
  • @gorkamoral
    2010.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter: ¿Os imaginais "I need Euskadi" en una campaña española? Nuevo slogan de la campaña de turismo de Euskadi "I need Spain" http://is.gd/dh17r

  • @helua
    2010.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter: RT @faidit: RT @Viroide: WoW nuevo slogan para la campaña de turismo del pais vasco: "I need Spain" http://is.gd/dh17r #ironia? #malaLEche

  • @faidit
    2010.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter: RT @Viroide: WoW nuevo slogan para la campaña de turismo del pais vasco: "I need Spain" http://is.gd/dh17r #ironia? #malaLEche

  • @Viroide
    2010.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter: WoW nuevo slogan para la campaña de turismo del pais vasco: "I need Spain" http://is.gd/dh17r #ironia? #malaLEche

  • @UgaitzZb
    2010.eko uztailak 05

    Comentario de Twitter: uf!Beste autonomietan? RT @Irekia_News Espainia eta Euskadik lehenengoz sinatu dute sustapen bateratuko akordioa http://bit.ly/d9JCoD

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Pilar Zorrilla (Merkataritza eta Turismoko sailburuordea )